2016/03/17

ZEA MAYS "Negua joan da ta"

ZEA MAYS "Negua joan da ta"
Negua joan da ta-Zea Mays

Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta
Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat

Negua joan da ta, negua joan da ta

ZEA MAYS "Kukutza III"

ZEA MAYS "Kukutza III"
Kukutza III-Zea Mays

Lehenengotik hirugarrenera
4. pisutik espaziora
Metro karratuetatik kilometroetara
Ezerezatik osotasunera
Txikitasunetik handitasunera
Ametsetatik errealitatera
Eskuak altzatuz erabakiak,
Eskuak batuz eraikia,
Eskuak nahastuz zabaldua.
Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
Hutsa betetzen duena
Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak.
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupada bakoitzaz koloreztatuz zuri beltza
Taupada bakoitzaz irribarre bat
Ideiak bultzatuz erabakiak,
Ideiak batuz eraikia,
Ideiak nahastuz zabaldua.
Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
Indarrez betetzen gaituena
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak
Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak

ZEA MAYS "Itsasoa"

ZEA MAYS "Itsasoa"
Itsasoa-Zea Mays

HITZ EZBERDINEN JABE NIRE ETA ZURE AMETSEN IDAZLE
NIRE BETIRAKO MAITALE ZU ZARA ITSASOA ALKOHOLETAN ETA
ODOLETAN BLAI DAUDEN NIRE ESKUAK AURPEGIRA
ERAMATEN DITUT NEGARRA ISILDU NAHIAN NIRE AHOTSA ISILDU
NAHIAN NIRE MINAK ITO NAHIAN PAUSU BATZUK AURRERA
EMATEN DITUT HOBETO SENTITU NAHIAN ETA BIZITZAN EGINDAKO
GUZTIA ZIGARRO BATEN KETAN ITOTZEN SAIATZEN NAIZ
BANOA ZURE BARNERA ZURE EGIAREN ARIMARA ZURE
BIHOTZAREN PARERA BANOA NIRE BIZITZAREN AMAIERARA ZUGAN
ITOTZERA ITSASOA ZURE GARRETAN ITOTZEAREN
BELDURREZ ITSASOA ZURE PARETEN ZURIA APURTU NAHIEZ
MAITATZEN GORROTATZEN ZAITUT, ZU ZARA ITSASOA HOR
ZAUDE ZU NIRI OIHUKA NIRI DEIKA ETA BEGIRATZEN
ZAITUT ZURE ILUNTASUNEAN, ZURE URDINTASUNEAN

NIRETZAT GAUR ZAITUT GORRIZ JANTZIA

ZEA MAYS "Ilunetan"

ZEA MAYS "Ilunetan"
Ilunetan-Zea Mays

Euriak itoa, etxean ezkutu-gordeka, uholdea oroipenetan
Itsasoa ahaztu du egunotan
Aterki azpian sortu egin den mikromundua
Beltzez tintatu egin da
Beltzez orduan doaz hitzak, ta beltzez sentimenduak doaz
Ta beltzez ilundu egin zaizkio pausu handiak
Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta
baina agian ilunetan, hobeto ikusten da
hezetasun amaigabea, ta haren hezurrek belakiak bezela
xurgatu dituzte ur litroak
Ur beltzez beterik hitzak, ta ur beltzez beterik sentimenduak
Ta ur beltzez bete zaizkio ere birikiak
Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta
baina agian ilunetan, hobeto ikusten da
begi biak itxita, arnas sakon hartuta
galdutako erantzunak, berriz aurkitzen dira

hobeto ikusten da, ilunetan

ZEA MAYS "Ilargiak badaki"

ZEA MAYS "Ilargiak badaki"
Ilargiak badaki-Zea Mays

Ilargiak badaki izarrek esanen dutela uztailaren
Gau hartan aurkitu ez zinela ilargiak badaki izarrek
Esanen dutela saiatu zinela,
Beti horrela ez zarela zergaitik,
Zer den, noren,
Nor zaren bakardade horren
Agintari non zauden,
Zergaitik zaren min haundi
Horren agintari konturatu
Zara egunak luzeak direla
Eta laburrak geratzen diren
Orduak eskuak tinko jarraitzen dute,
Mundu hontan baina ez,
Zure arimarenak gau horrek oihukatzen
Dizu galdetuz zer egin duzun
Bizitza hontan gau horrek
Oihukatzen dizu maite
Zaitut hotz amaigabe
Batek zure gorputza
Zulatzen du gauaren
Oihuak dira ez zaitez aldatu

ZEA MAYS "Ihes"

ZEA MAYS "Ihes"
Ihes- Zea Mays

Bide zuzenetik oker
bide laburretik ezer ez
galdu denaren dudak besterik ez
Haran berrien bila dabil
zauriak garbitzekoa
bere bihotzeko leku izkutua
Ta arrazoia urratu dion orbanetik ihes
malkorik ez, malkorik ez
Gelditzen diren arrastoetatik ihes
sentimenduetatik ihes,
min sakonetatik
ta badoa ihes
Ezer ez duenarentzat lapurren beldurrik ez da,
biluztasun osoz,
aurrera doa
Dena galdua duenaren,
desesperazio hutsez,
salto egiteko, beldurrik ez

ZEA MAYS "Hurbil"

ZEA MAYS "Hurbil"
Hurbil-Zea Mays

Ez dut malkorik nahi nire ni suizida
Ateratzen denean
Egindako mila ezkutatzen dira
Haginen artean
Beste hainbeste ere nire sabelean
Egin dute gordeleku
Ta erortzen denean ur gazi tanta bat
Zu zaitut aurrean
Zu zaitut hurbil…
Benetan galdu naiz, aztarnak joan dira
Ezabatuz bidea
baina lasai nago eskua altxatzean
zu zaitut aurrean
zu zaitut hurbil…
Berriro hemen dira noizbait joan zirenak
Ta ez ditut nirekin nahi
Kantzaturik nago piztia asetzeaz
Akatzeko prest naiz
Egunero noa galtzen piezatxo bat
Nire bizi puzzlean
Ta jausten denean ur gazi tanta bat
Zu zaitut aurrean