2015/11/15

ZARAUZTARRAK

SKASTI - "Denboraren giltza"


Himalaya mendizerratik, Boswanako oihanetatik, Brasilgo hondartzetatik,
Usuhaiatik...

Arabako sorginetxetik, Orreagako pasabidetik,
Urederra iturburutik,Talaimendi magaletik...

Handik hastearen dema, mugitu behar hori,
mugitu behar horren giltza
gu danon hiztegietako berbak
salgai jarri nahi dituztenen telefonoetan?

Ta bertan egon bagara,leku horietan,
nola ez gara ba egongo,(orain, etxean.)


 Ene denboraren giltza dimentsio berri horren jaun eta jabe direnek omen dute.

Ta esandako leku horiek guztiak
salgai jarri nahi dituzte telefonoetan?
Ikastearen demaz, bidaiatzearenaz,
harro eta eskertuak.

METAL

SU TA GAR - "Jo Ta Ke"






Jaio ginen bai
guda baten erdian
urteak pasa ta berdinetan gaude
ez esan inoiz: hau bukatua dago
ez inoiz pentsa: bidea amaitu da

Nik ez diat inoiz esango
hire egin beharra zein den
entzun jendearen ahotsa
JO TA KE IRABAZI ARTE

SU TA GAR  borroka gelditu barik jo ta ke gogor etsaiari
SU TA GAR hemen gaude gau ta egunez
jo ta ke gogor etsaiari

jaio nintzen bai guda baten erdian
 eta amorrua izan dut gurasotzat
iritsiko da herriaren ordua
egindakoa ordaindu beharko dute
buru barruan .... askatzeko ardua

eta amorrua izan dut gurasotzat
ezin konpondu hainbat eta hainbat kale
egindakoa ordaindu beharko dute

Nik ez diat inoiz esango
hire egin beharra zein den
nik aspaldi egin nuen aukera
JO TA KE, IRABAZI ARTE

SU TA GAR borroka gelditu barik jotake gogor etsaiari
SU TA GAR hemen gaude gau ta egunez
jo ta ke gogor etsaiari

JO TA KE, IRABAZI ARTE
JO TA KE, IRABAZI ARTE…

ROCK

KAUTA - "Izan Zaitez Zu"




Buruhauste bat dut barnean
Nire sentimenduak adierazteko unean

Betiko arazo eta ikarak
Kontu anitzak
Gustoko dudan pertsona ikusteko orduan

Gazte izan
ezazu adore
hausartia izan
bizitza goza ezazu
alboratu beldurrak

Zureak, erabakiak,
Izan zaitez zu,
Ez aldatu irizpideak,
Egin ezazu zure barnean
dituzun nahiak eta
sentimendu guztiak

Sentimenduak adierazi beharra
Dakarren zoriona,
Alboratu ezina

Izan zaitez zu!

2015/11/14

METAL

BERRI TXARRAK - "Ikusi arte"


Gelditu ginen eta ez zinen agertu
eta gero gainera ez zenidan deitu

Idatzi nizun eta ez zenuen erantzun
nik atera nahi nuen, zuk ordea sartu

Zure atea jo nuen, ez zenuen ireki
etxera itzuli nintzen larrosa batekin

Bainan berdin du jada nik ez zaitut maite
bila ezazu beste bat eta ikusi arte (x3)
ikusi arte (x4)