2016/02/23

HESIAN "Non zaude"

HESIAN "Non zaude"
Non zaude-Hesian

Oraindik ume bat zinen agertu zinenean
Eta oraindik laino batean, noren zain?
Zure gelako leihotik mundura begira
Han urrun zure ametsa bizi da
Gezur hau bizitzea ez da zure patua
Beste biderik ez al da?
AIZU, NON ZAUDE? NON ZAUDE?
AIZU, NON ZAUDE? NON ZAUDE?
Askatasunaren bila, oihu baten jabe
Astindu arren baretuz, nahi gabe
Maitasunaren usaina, itxurakeria
Argazki baten atzean estalia
Dena amaitu dela pentsatzen urduri
Eta oraindik ez da hasi
AIZU, NON ZAUDE? NON ZAUDE?
AIZU, NON ZAUDE? NON ZAUDE?
Iluntasunaren deiadar goxoak
Amaiera onik ez dauka
Apurtu katea, ez izan beldurrik

Ez esnatu oraindik

GOZATEGI "Kalanbreak"

GOZATEGI "Kalanbreak"
Kalanbreak-Gozategi

Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
sabeleko kalanbreak
ezin dut gehiago.
Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
denbora luze batean
gogoratzekoa.
Ikasketak ahaztu ditut
neskak utzi nauela ta
farra on bat botatzeko
aitzakirik ez nun falta
zazpi egunetatik behin
izaten da larunbata.
Formal ibiltzen naiz baina
begira gauzak zer diran
hogeitabi garagardo
ta lau gin-tonic segidan
azkeneko coca-colak
kalte egin ote zidan.
Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
asteburuetan badakizu
etxean gelditu.
Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
nire partetik goraintziak
buruko-minari(tripako-minari).
Goizeko bostak ezkero
ez dut ezer gogoratzen
balantzaren urratsetan
zapatarik gabe nintzen
eskerrak nire galtzetan
ez zen txanponik gelditzen.
Hurrengoan emango dut
gizon zintzoaren planta
berandu baino lehenago
egin beharko dut hanka
hurrengoan izango da
honek bueltarik ez dauka.
Parranda zale naizela
pasatzen naizela
pentsatzen dut maiz
aukera sortzen den heinean

berriz juergara joango naiz.

GATIBU "Zoramena"

GATIBU "Zoramena"
Zoramena- Gatibu


Udaberrixegaz
amets egiten dodan era berien
zure begixekaz,
zure begixekaz amets agiten dot nik.
Nire parte bat egin zara
ukaezina bihurtu jat.
Barruen ikutu nozu
barrurarte sartu zara.
Ta zure ondoan nahi dot
zeuri begire egon
zeuri begire bizi.
Eta noizik behinien
sentitu! zure begixetan
zerueen! zeruen nauela.
Zoramena zara
zoramen hutsa zara niretzako
eta ni, zoratute.
Zoratute nabil zure atzetik.
Pasioak bizten dozuz desioaren eragina
pasioak bisten dozuz
noiz izango zara niretzat.
Eta nagoen moduen nago
zuri begire beti, neuretzat nahi zaitut.
Sentitu! nirie zarela
zerue! zabalik dauela
Sentitu! zure begixetan
zerue! zeruen nauela.
Zure begixekaz
amets egiten dudan era berien
zure gorputzegaz
zure gorputzegaz ametsetan nago.

GATIBU "Zeu, zeu, zeu!"

GATIBU "Zeu, zeu, zeu!"
Zeu, zeu, zeu!- Gatibu

Zeu, zeu, zeu

zeu, zeu, zeu
zeu, zeu, ( Lau aldiz)
Santutxo plantak egiten dozuz
errez engainetan dozu
zeure aingerutxu aurpegi horre
ez zaittu xalatzen
Baina
nik badakit zu nor zaren
ondo baino hobeto ezagutzen zaittut
zuk niri palu bet baino gehiago
sartunde dekoztazu
Zeu, zeu, zeu
printzesa kapritxosie
Zeu, zeu, zeu
hain hotza eta hain dultzie
Zeu, zeu, zeu
lotzen nauen aramusarie
nire pozoie
Kartak markatu egiten dozuz
eta mahai azpitik jokatzen dozu
esku baten larrosak dekozuz
labanak bestien
Lorak nahi dozuz baratzien;
ay
printzesa kapritxosie
baina erein dozuzen hazi guztixek
sasixek dire
Zeu, zeu, zeu
printzesa kapritxosie
Zeu, zeu, zeu
hain hotza eta hain dultzie
Zeu, zeu, zeu
lotzen nauen aramusarie
nire pozoie
Barre gorri erantzun honeri
zer egingo deutzozu hurrengoari?
Suten dagoen edozein untzeri
heltzen zara bizioagaitik
Printzesa kapritxosie
pain hotza eta hain dultzie
lotzen nauen aramusarie
zara zu
Zeu, zeu, zeu
printzesa kapritxosie
Zeu, zeu, zeu
hain hotza eta hain dultzie
Zeu, zeu, zeu
lotzen nauen aramusarie
nire pozoie
Zeu, zeu, zeu
zeu, zeu, zeu
zeu, zeu, zeu....

GATIBU "Pailazo"

GATIBU "Pailazo"
Pailazo- Gatibu

Pailazo bat ei naz,
burubako pertsonaje bat,
ez nazela oso normala dinoe,
ez deust ardure.
Arraro xamar bizi nazela,
inungo lotsarik ez dekotela,
ez ahal da izengo, suposatze bat,
euren lotsetan bizi direla?
Ez dago dirurik
barrie ordaintzekorik
horregatik
ez zaitut maite nik.
Sufritzen badakit
zuk ez, ordea, beraz,
amateu argixe ze ni banoa.
Albotik pasatzean
hasten diren zurrumurruek,
jendien mingainetan bizi gara,
ze esanik ez da falta.
Eta zuri zelan joatzu,
zuri be berdine pasetan jatzu?
ez ahal da izengo,kasualidadez,
zeure lotsetan bizi zarela?

Ez dagoi dirurik...

GATIBU "Musturrek sartunde"

GATIBU "Musturrek sartunde"
Musturrek sartunde-Gatibu

Erdi lo hartu nindun
zure telefono deixek
ez dau inor etxien
eta, pasatu zaitez.
Geldi egon ezine
sartu eustan gorputzien
eta nerbioxo pareu
segundo bakarrien.
Ta prakak ezin sartu
helduko nazela berandu
ezin lotu alkondarie
eskilarak beherantz banoie.
Eskutik heldu ginen
eskuak sutan ziren
di-da gure artien
sartu zan rollotxue
portaleko atien
lehenengo kalentoie
igogailu barruen
fuera lotsa guztixek.
Ta prakak ezin kendu
ezin izango dot inoiz ahaztu
ezin kendu alkondarie
sofaren ganien etzunde.
Beldur barik
irrintzika
erropak etxien ziher botata
ta zu bilusik.
Zoro moduen
maitatu ginen
eta probatu gendun estixen
musturrek sartunde.
Zoro moduen
jarri ginen
ta gozatzen heldu zan goiza.
Erdi lo hartu nindun
zure mutilaren deixek:
kotxie aparkatu dot
laster gorantza noie.
Ta prakak ezin sartu
ezin ixengo dot inoz ahaztu
ezin lotu alkondarie.
Eskilarak berantz banoie.
Agur esan barik
banoie, banoie.
Deitu nahi dozunien.
Eta zoro moduen
jarriko gara
ta probatu gendun estixen
musturrek sartunde.
Zoro moduen jarriko gara
ta gozatzen goiza helduko da

alkarreri lotuta.

GATIBU "Lorak eskeintzen"

GATIBU "Lorak eskeintzen"
Lorak eskeintzen-Gatibu

Gu bixok, jolasten ezagutu giñen
gu bixok, jolasten lagun egin giñen.
Eta parkien alkarren alboan jarritte.
Denbora, ez zan esistitzen guretzat.
Urtiek eurrera egin eben eta
alkarren ondoan jarraitzen genduan
eta kalien alkarren eskutik joan giñen
baiña egun baten, iñori ezer esan barik
infernue ezagutu zendun
bizixek ihes egin eutsunn
urrundu egin ziñen eta orain
zutunik nago
zuri lorak eskeintzen
amaitu jatzu bizixe
sentitzen nago
zuri lorak eskeintzen
amaitu jatzu bizixe.
Denborak eurrera egingo dau baiña
zu nire bizixen faltau egingo zara
ta nire bizixe, ez da izango bardiñe.
Pena bat eroan beharko dot bixotzien
eta lau galdera
zergatik orain?
zergatik infernua ezaugutu?
zergatik lagun guztixek ahaztu?
zeure burueri... zer egin dautsozu?
Ta hemen nago
zuri lorak eskeintzen
zer egin dautsazu bizixeri
sentitzen nago
zuri lorak eskeintzen
apurtu jatela bizixe

GATIBU "Inpernuen ate joka"

GATIBU "Inpernuen ate joka"
Inpernuen ate joka

Gazte zara
gazte zoro
ta Mister Jai
esaten deutsue.
Bixotz ona dekozun arren
ea espabiletan zaren
pekatuz pekatu zabiz, itsu,
kontrolik barik.
Dan dan! Ate joka
Dan dan! Inpernuko atien
noz sartu itzeraitten
Dan dan! Ate joka
Dan dan! Inpernuko atien
Zeure txandie itzeraitten.
Gaztie naz
gazte zoro
ta Mari Jai
esaten dostie.
3ak eta 10ean
SuTxiki zarratzen danien
bialdu mesu bet eta han geldittuko gara.
Hantxe! egongo naz
Dan dan! inpernuko atien
noiz heldu! itzeraitten
bertan! egongo naz
dan dan! inpernuko atien
trago batzuk konpartitzen nauen artien
disko inpernuko atien lagun artien.
Zerure joatie gatz dago,
bizi bakar bat baino ez tau
horregaittik hilko naz ni bizi nazen lez.
Eta! hemen nago
Dan dan! inpernuko atien
nire txandie itzeraitten
Dan dan! ate joka
Moskor! moskor eginde
disko inpernuko atien lagun artien
disko inpernuko atien bota artien.

GATIBU "Gogoratzen zaitut"

GATIBU "Gogoratzen zaitut"
Gogoratzen zaitut-Gatibu

Zeruen ixer berri bat piztu zanien
lurrien, zure errekan ibili nintzen
atzamarretan, ur tantak isurtzen jakuzen
izenik jakin ez arren, orain akordetan naz,
gogoratzen zaittut.
Prisarik ez zala egon gogoratzen dot
eta gogoan, zure gogoak
eta askoz gehiago.
Zelan! begiratzen ginen
Zelan! zeure barruen nintzela
Zelan! begiratzen ginen
Eta zelan amaittu zan dana.
Elkar! Begiratzen ginen
eta! Zeure barruen nintzela
elkar zelan! begiratzen ginen
ta zelan amaittu zan dana.

GATIBU "Gabak zerueri begire"

GATIBU "Gabak zerueri begire"
Gabak zerueri begire-Gatibu

Eo, eo! Eo, eo!
Eo, eo! Eo, eo! Eo, eo! Eo, eo!
Buelteu dire eskotiek
eta buelteu da pekatu sasoie.
Gabak zerueri begire
ta zure marradun minigonie.
Amaitu da ilunien triste bizi beharra
ez dot maite xiri-mirixe.
Eguzkixeri atiek zabaldu egingo deutsodaz.
zabaldu eta ku-ku egin.
Eo, eo! Gorputze mobidu
Eo, eo! Odola garbitu
Eo, eo! Zugaz maittemindu
Eo, eo! Zugaz maittemindu
Hasi dire egun luziek
parkietako kanuto usaine
ze osti deko hego haiziek
ze osti polen puta honek.
Salto egin nahi dot,
erropak kendu
biluzik dantza egin.
ehun txiribuelta emon.
Maitte zaitut ilargi azpixen
maitte dodaz lainoak eta
txorixek buruen.
Eo, eo! Gorputze mobidu
Eo, eo! Odola garbitu
Eo, eo! Zugaz maittemindu
Eo, eo! Zugaz maittemindu
Buelteu dire eskotiek
ta kostaldeko epeltasune.
Gabak zerueri begire
ta zure marradun minigonie.
Eo, eo! Eo, eo!
Bat, bat, bi, hiru, lau
erropak kendu
biluzik dantza egin.
txiribueltak emon
ilargi azpixen maitte dodaz lainoak
txorixek buruen
Eo, eo! Gorputze mobidu
Eo, eo! Odola garbitu
Eo, eo! Zugaz maittemindu
Eo, eo! Zugaz maittemindu

Eo, eo! ...

GATIBU "Euritan dantzan"

GATIBU "Euritan dantzan"
Euritan dantzan-Gatibu

Bizirik nau
ta holan sentitzen naz
topera nau
geur inork ez nau geldittuko.
Egun goibel hau
egun argi bihurtu
nahi dot geurkoan.
Gogoa dekot eta
kale erdixen
ez dot inoren baimenik biher
dantzan hasten naz
ie...! Dantzan kalien
danak begire
dantzan kalien.
Eurixe da ah, ah, ah!
Eurixe da ah, ah, ah!
Zaparrada goitik behera
ta saltoka potxingoan
aske sentitzen naz ni
busti-bustitte
ta ur tantak goitik behera
Ustaritzen zein Gasteizen
Santurtzi zein Iruñean
bardin-bardin jauzten dire
kalien...
Euritan dantzan
kalien!
Udazkena
eta erropa zaharrak
zer gehixau bide
zoriontsu izeteko.
Joan etorri bet da gure bizixe,
ta une honek
hostixek dire, beraz
denbora txarrari
aurpegi ona jartzen badakit,
holan nabil ni
ie, ie!
Dantzan kalien
danak begire
dantzan kalien.
Eurixe da ah, ah!
Eurixe da ah, ah!

Ta saltoka...

2016/02/19

GATIBU "Bizitzeko gogoa"

GATIBU "Bizitzeko gogoa"
Bizitzeko gogoa-Gatibu

Denbora aurrera doa
erlojuaren orratzak
tik, tak
ezin da atzera begiratu
ta ezin da kontrolatu
geroa
Horregatik lau haizetara
askatu nahiko neuke dekoten korapiloa
eten barik ittoten nauen soka hau
apurtu egin behar dot
Egin nahi dodazan gauza guztixek egin
erratzeko aukera bat eduki nahi dot
ta indarra dagoen artien, bidiek zabalduz
nigan sinestu
Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa
Bizitzeko gogoa...
Laino guztixen gainetik
eta sasixen azpitik
bizi naz
ta nago mugaturik
ezer esan ezinik
ixilik
Horregatik lau haizetara
askatu nahiko neuke dekoten korapiloa
eten barik ittoten nauen soka hau
apurtu egin behar dot
Egin nahi dodazan gauza guztixek egin
erratzeko aukera bat eduki nahi dot
ta indarra dagoen artien, bidiek zabalduz
nigan sinestu
Ta ezin dot gehiago
Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa
Bizitzeko gogoa
Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa
Bizitzeko gogoa
Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa
Bizitzeko gogoa!

GATIBU "Bixotza suten"

GATIBU "Bixotza suten"
Bixotza suten-Gatibu

Ez dekogu denbora askorik,
norbera izateko be ez dago astirik,
beti presaka, ganora barik,
buelta ta buelta heldu ezinik.
Begixek beti lainoetan,
boltsikoak haizez beteta.
Buruen neurona bakarra,
bat baina nahikoa bakarra,
aurpegixen tximiste gorri bet.
Eskuek hotz, bixotza suten,
suten, suten, bixotza suten.
Momentu bakotzien ta pausu bakotzien,
nahi dodan moduen bizi naz ni.
Zuretzat galazota dauen guztixe
neuretzako da, neuretzako.
Zazpi goaz koatrolatasien,
zure bulerrak nire aho parien.
Martxarako kantu aproposa,
non gogoa han zangoa.
Eskuek hotz, bixotza suten,
suten, suten, suten, bixotza suten.
Momentu bakotzien ta pausu bakotzien,
askatasunien bizi naz ni.
Zuretzat galazota dauen guztixe
neuretzako da, neuretzako.
Momentu bakotzien ta pausu bakotzien,
nahi dodan moduen bizi naz ni.
Zuretzat galazota dauen guztixe
neuretzako da, neuretzako.



GATIBU "Besoak zabalik"

GATIBU "Besoak zabalik"
Besoak zabalik-Gatibu

Ittu gorantza
gorantz, gorago
hartu arnasa eta
esan zer sentitzen dozun.
Bota kanpora
pentsetan zagozen hori
hartu arnasa eta
esan helduko zarela.
Eta heltzen zarenien
hor eukiko nozu
zeuretzako
besoak zabalik
Nire altzora bazatoz
hor eukiko nozu
zeuretzako.
Nire begixek,
kontuz! Argixeixek dire
azal zurixe dekot,
mesedez, labanik ez egin
Beittu egin nozu
beittu... beittu barriro
apurtxu bat falta da
apur bet... ametsa egi egiteko.
Ta beherantza zoazela
ez zaratarik egin, ez!
lo nago ta, itxi lo bakien
ta behien zagozanien
ez agurrik egin
zeuretzako
hor eukiko nozu.
Berriz nigaine bazatoz
hor eukiko nozu
zeuretzako
lainoen ganetik.
Gailurrerarte bazatoz
lainoen ganetik
zeuretzako
hor eukiko nozu
Berriz nigaine bazatoz
lainoen ganetik
zeuretzako,
hor eukiko nozu.
Gailurrerarte bazatoz
lainoen ganetik
zeuretzako...

"Ole Olentzero"

"Ole Olentzero"
Ole Olentzero

OLENTZERO JOAN ZAIGU
MENDIRA LANERA
INTENTZIOAREKIN IKATZA EGITERA
HORRA HORRA
GURE OLENTZERO
PIPA HORTZETAN DUELA
ESERITA DAGO
KAPOIAK ERE BA(D)ITU ARRAUTZATXOEKIN
BIHAR MERIENDATZEKO BOTILA ARDOAKIN (BIS)
OLENTZERO BURUHANDIA
ENTENDIMENTUZ JANTZIA
BART ARRATSEAN EDAN OMEN DU
HAMAR ARRUKO ZAHAGIA
AI URDE TRIPANDIA
TRARALALA (BIS)
HORRA HORRA
GURE OLENTZERO
PIPA HORTZETAN DUELA
ESERITA DAGO

KAPOIAK ERE BA(D)ITU ARRAUTZATXOEKIN

"Xoxoak galdu du burua"

"Xoxoak galdu du burua"
Xoxoak galdu du burua

Xoxoak galdu du burua
Burua, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du begia
Burua, begia, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du lepoa
Burua, begia, lepoa, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du mokoa
Burua, begia, lepoa, mokoa, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du hegal
Burua, begia, lepoa, mokoa, hegala, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du buztana
Burua, begia, lepoa, mokoa, hegala, buztana, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du bihotza
Burua, begia, lepoa, mokoa, hegala, buztana, bihotza, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Txakur bat erosi dut-Manolo Urbieta (zarauztarra)


Txakur bat erosi dut-Manolo Urbieta (zarauztarra)
Txakur bat erosi dut
TXA-KUR-BAT-E-RO-SI-DUT
TXAKUR BAT EROSI DUT
ZAUN, ZAUN, ZAUN
MERKE AZOKAN
ZIKINA ZEGOEN (E)TA
ZIKINA ZEGOEN (E)TA
SARTU DUT BAINERAN
ZAUN, ZAUN, ZAUN, ZAUN
TXAKUR BAT EROSI DUT
MERKE AZOKAN
ZAUN, ZAUN, ZAUN
TXAKUR BAT EROSI DUT
MERKE AZOKAN
ZAUN, ZAUN.
KATU BAT EROSI DUT
MAU, MAU, MAU...
ASTO BAT EROSI DUT
A, A, A...
ARDI BAT EROSI DUT
ME, ME, ME...

"Pintto Pintto"

"Pintto Pintto"
Pintto Pintto

Pintto Pintto gure zakurra da ta,
Pintto Pintto bere izena du.
Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.
Pintto Pintto...
Belarriak luze
isatsa jostakin.
Kalera irteteko
beti presarekin.
Pintto Pintto...
Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.
Pintto Pintto...

"Pingui"

"Pingui"
Pingui

Pingui pinguino txiki-txikia
Plist!plast! Plist! Plast!
sabela zuria. (bi aldiz)

Txano Borobila bufanda gorria
Plist!plast! Plist! Plast!
dotore jantzia. (bi aldiz)

Ur hotzetan eskuin eta ezker
Plist!plast! Plist! Plast!
Moko luze oker. (bi aldiz)

Negua heltzean lodi-lodia
Plist!plast! Plist! Plast!
Mugitu ipurdia. (bi aldiz)

"Ostirala"

"Ostirala"
OSTIRALA

Ostirala, iritsi da,
iritsi da, ostirala
pozez betetako eguna
zatoz gurekin laguna
Mantalak etxera eta
bi egunetako oporrak [oporrak bi egunetan]
astelehenean berriro_ere
bilduko gara ikastolan [bilduko gara gure gelan]
Laralala...
Ostirala, iritsi da,
iritsi da, ostirala
pozez betetako eguna
zatoz gurekin laguna
Mantalak etxera eta
bi egunetako oporrak [oporrak bi egunetan]
astelehenean berriro_ere bilduko gara gure eskolan [bilduko gara gure gelan]

2016/02/18

"Plisti plasta"

"Plisti plasta"
Plisti plasta

Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Zaparrada, zipristin,
harri koskor eta buztin.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Bota berri ta guzti
irten naiz etxetik,
gauez egin du eta
euria gogotik.
Putzutan ez sartzeko
nire amak esan dit.
Berak esandakoa
egin behar beti.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Zaparrada, zipristin,
harri koskor eta buztin.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.