ENTZUTEKOAK


ALAITZ ETA MAIDER - "Amets bat"

Amets bat- Alaitz eta Maider


Amets bat izan nun
eztizko amets bat
zure besotan babesturik
maitasuna eskeiniz.

Argitasunarekin ikasi nun
amets egiten
argitasunarekin zu maitatzen
milaka hitz goxoren artean

Baina fabriketako keak
zapuzten zun bitartean
lurrak urak irentsi zizun
Baina fabrikako zikin eta keak
zapuzten zun bitartean
lurrak urak irentsi zizun

Behinola egin nun amets
betirako lokartuz
zure ametsa izan nahi bainun
iluntasuneko lur-ur hezean

Amets bat...

Baina fabriketako keak
zapuzten zun bitartean
lurrak-urak irentsi zizun
Bainan fabrikako zikin eta keak
zapuzten zun bitartean
lurrak urak irentsi zizun
Amets bat, amets bat
ametsetan, amets bat
ametsetan...

ALAITZ ETA MAIDER "Txanpon baten truke"
Txanpon baten truke-Alaitz eta Maider

Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke
dragoi eta printzesaren
ezinezko maitasuna
Mendietako basoko
lotiaren azken eguna
ume urdinak abandonatuta
Txano Gorritxuren dibortzioa
otsoaren suizidioa
Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke
jendeak presaka dabil,
ordea entzuteko
astirik ez dauka
aspaldiko garaietan,
urrutiko lurraldeetan
gertatutakoak istorioak
Txano Gorritxoren dibortzioa
otsoaren suizidioa
Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke
txanpon baten truke...
txanpon baten truke...
txanpon baten trukea
txanpon baten trukea
txanpon baten truke...



ALTXATU "Hitza"
Hitza-Altxatu

Tiroka hasi baino lehen pentsa, hitza!
Haizea hartu apurka-apurka, hitza!
Gatilorik ez da pistola honetan, hitza!
Ohartu zaiteztela!


Hitza eta hizkuntza,
irakaskuntza.
Hitza eta hizkuntza,
gure arma bakarrak direla!


Hitza eta hizkuntza,
irakaskuntza.
Hitza eta hizkuntza,
gure arma bakarrak direla!


Balak orain garunetik datoz, hitza!
Eztarria zeharkatzen dute, hitza!
Ahotik oldarkortasunez kanpora, hitza!
Ohartu zaiteztela!


Hitza eta hizkuntza,
irakaskuntza.
Hitza eta hizkuntza,
gure arma bakarrak direla!


Hitza eta hizkuntza,
irakaskuntza.
Hitza eta hizkuntza,
gure arma bakarrak direla!
Atzo asko, gaur biga-bost,
bihar aunitz, etzi ugari
hitzak hiztunak behar ditu,
hiztunak hitza beharrezkoa du.


Hitza hegan egiteko gai da,
hitza hegazti da arean,
hitza gure babesa da,
hitza librea da,
hitza librea da,
hitza librea da,
hitza librea da,
hitza librea da!


Hitza eta hizkuntza,
irakaskuntza.
Hitza eta hizkuntza,
gure arma bakarrak direla!


Hitza eta hizkuntza,
irakaskuntza.
Hitza eta hizkuntza,
gure arma bakarrak direla!


Hitza eta hizkuntza,
irakaskuntza.
Hitza eta hizkuntza,
gure arma bakarrak direla!


Hitza eta hizkuntza,
irakaskuntza.
Hitza eta hizkuntza,
gure arma bakarrak direla!


Hitza eta hizkuntza,
irakaskuntza.
Hitza eta hizkuntza,
gure arma bakarrak direla!


Hitza eta hizkuntza,
irakaskuntza.
Hitza eta hizkuntza,
gure arma bakarrak direla!


ANESTESIA (zarauztarra) "Agur"
Agur-Anestesia
Agur nere bizitza, maite ditudan gauza guztiak
agur nere lagunak, oraingo honetan bakarrik noa
agur familia, lana, auzoa eta estatua
agur ba betirako joatera bultza nauzuenak.

AGUR
ETSI DUT

Borrokan saiatu nintzen, etsai indartsuegia
ezarritako beldurra orain neke bihurtu da
guzti honen aurrean pentsamendu zoragarri bat
agur beldur guztiak eta kaixo askatasuna 
ANESTESIA (zarauztarra) "Erantzun"
Erantzun-Anestesia
Sinisten al duzu
pakean eta justizian
bizi zarela
esaten dizutenean?
Makinaren zati bat
sentitzen zarenean...
Erantzun, ikusi eta ez ahaztu

Zure ezadostasuna
bideratzeko
behar dituzun tresnak
bila itzazu.
Beldurrak ez dezala
zure ahotsa ixildu...

Erantzun, ikusi eta ez ahaztu

Ez pentsa ezin duzula inoiz ezer egin
zuk badakizu batzuk daudela zurekin
barneko amorrua denona da berdin
indar guztiak batuz erantzun elkarrekin.

Biolentoa zarela esango dizute
pakea ezin da lortu justiziarik gabe
borrokaren garrantzitsuena izan daiteke
izan zaitezela zeure buruaren jabe.

Sinisten al duzu pake klase hontan?
makinaren zati bat sentitzen al zara?
Kaleratu amorrua, ez gorde banean
Lehenengo etsaia duzu zeure beldurra.

Eraso gehiagorik ez erantzunik gabe! 

ANESTESIA (zarauztarra) "Ultra-komunikatzen"
Ultra-komunikatzen-Anestesia
Txalpartatik gaurko sarera
jakinmina asetu behar
obsesioa: komunikazioa
informazioa: potere berria

Komunikatzen
ikus-entzuleak ixilarazten
haria jada ezin da eten
komunikatzen
azkarrenak jotzen du lehen
hitzak zabalduz han eta hemen

Ultra-komunikatzen
erasotzen
alienatzen
pentsamenduak moldeatzen
ultra-komunikatzen

Komunikatu elkar ulertuz
ez besteari inposatuz
ezagutzeko tresna dena
arma modura erabiltzen da

Ultra-komunikatzen
poterea globalizatzen
mundu osoa antolatzen
ultra-komunikatzen 

ANJE DUHALDE- "Gogoaren baitan"

Gogoaren baitan-Anje Duhalde

Erabaki nuen tinko ‘ta fermuki
Ez zitzaidala gertatuko
Maitasun saretan ez nintzela berriz
Ustegabean eroriko.
Bi begi izpitsu irrifar ezti bat
Izan dira ene galtzaile
Geroztik hor nabil arantzetan dantzan
Ezinezko amets sortzaile
Urrezko txanpon bat eman gogo nuke
Sorgin bat bilaka banedi,
Ezina egikor aldatzeko aina
Gezurra bihurtzeko egi.
Zer den ona edo zer ote den txarra
Jakin beharko nukelarik
Sumendi gainean erretzen ari naiz
Ba al dago irtenbiderik.
Zu hor zaude, dantzan jautzitan
Zer debru, bada, pasatzen zait
Gogoaren baitan.

Geroak zer dakar? Ez dut pentsatu nahi
Uneak nahi ditut bizi
Lau egun dira ‘ta bi omen lainotsu
Galtzera ez ditut nahi utzi.
Hitzaren jokoan, itxura emanez
Gorde nahiko nuke dena
Biluzia nauzu izan zarelako
Egoera hunen sormena.
BENITO LERTXUNDI "Loretxoa"
Loretxoa Benito Lertxundi

Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat
aurrean umetxo bat
loretxoari begira.
Loreak esan nahi dio
umetxo aska nazazu
jaio naiz libre izateko
ta ez loturik egoteko.
Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.
Orduan izango baitu
indarra eta kemena
orduan emango baitu ugari bere fruitua.
BERRI TXARRAK "Lemak, aingurak"

Lemak, Aingurak. Berri Txarrak

pozik zirudien euriaren etorbidean
lorategiak zapaltzen eman dugu gaua
harlauzen gainean oin-hutsetan saihesten
euskaldunak dantzan jartzeko trabak
gure beldurren lema astuna hartu
pozik zirudien hodei ilunen erresuman
poliki biluzten eman dugu gau osoa
hasia da marrazten teilatuen ingerada
ekarri marrubiak ezpainetara
gure beldurren lema astuna hartu
eta lotsaren aingura hondoratu
haize boladen mende bizi: izan
botoirik sakatu ez tarte luze batez
helbide oro ahaztu
dena dekoratu bat dela onartuta
azalen itun ero bat sinatu

pozik zirudien euriaren etorbidean
poliki biluzten eman dugu gaua
BERRI TXARRAK "Maravillas"
Maravillas BERRI TXARRAK


Ostikoz bota digute atea

zein dira deitu gabe datozenak?
Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira?
Zein dira oihuka mintzo direnak?
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan gertatuak
Ikara; bortxaren bigarren izena
zein dira ditu gabe datozenak?
Gogoan dut orain aspaldiko aholkua:
ez fida herraren mirabe denaz
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
Argaren zilar uretan
Iluntzeetan
Ostikoz bota digute atea
zein dira deitu gabe datozenak?
Agur ahizpak eta senitarteko guztiak
agur lagunak eta jolasten ginen tokia
adio ene Larraga maitea
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
Erriberako izarretan
Nafarroan…
BERRI TXARRAK  "Poligrafo bakarra"
Poligrafo bakarra-Berri Txarrak

Ikasteko presa daukat eta,
Artisauaren marmolezko egon-harria
Kalera baino lehen, guztion antzera,
Eguneko maskara aukeratzen
Distortsioari itsatsia,
Barneko galderei entzungor egiteko
Edo horiek denak behingoz,
Kolpe bakarrez erantzuteko
Denbora da poligrafo bakarra.
Beste dena aieru...
Denbora poligrafo bakarra.
Pozik nire haitzuloan, zuloan, nire ametsen siloan
Han estalaktitak, urten letaginak,
Hegan joan ziren beldurrak,
Nire kanturik onenak…
Denbora da poligrafo bakarra.
Beste dena aieru...
Denbora poligrafo bakarra.
Ez eska aholkurik .....
Eta pasioa da hemen exijitzea zilegi den gutxieneko hori
Denbora da poligrafo bakarra.
Beste dena aieru...
Denbora poligrafo bakarra.

Beste dena aieru...
BETIZU "Lokaleko leihotik"
Lokaleko leihotik-Betizu

Kantu berri bat sortzen zenbat ahalegin,
zenbat buruhauste ideien atzetik.
Errimak lotu, zer esan nahi den jakin,
eta esan nahi den hori nola adierazi.
Kantu berri bat sortzen zenbat ahalegin
zenbat buruhauste ideien atzetik
ez da irteten lokal ilun hortatik
kitartzar bati lotuta, ez du besterik!.
Ohi duen modura gaurkoan ere
lokalean entseiatzen zegoen
leihopetik pasa naiz egunero lez
baina ezin jakin ikusi nauen.
Bat, bi, bat, bi, hiru, lau...
lokaleko leihotik ikusi zaitut berriz
fabriketako sirenek ez dute jo oraindik.
Hain polita gaur ere
begietan bi lore
nora zoazen, zoazen, zoazen,
jakin nahi nuke.
Neskatxa fin horrek itsututa nauka
norabidea zeharo galduta
modako arropa eta Barbie itxura
burutik ezin dut kendu, zer gertatu da?
Mutil gaizto irudiaren atzean
zerbait badu erakartzen nauena.
Larruzko jaka eta txima luzeak
etxekoen amets gaiztoena.
Lokaleko lehiotik ikusi zaitut berriz...
fabriketako sirenek ez dute jo oraindik.
Hain polita gaur ere
begietan bi lore
nora zoazen, zoazen, zoazen,



EMEPEBO5T "Bizikletia kandau"
Bizikletia kandau-eMebo5t

ORBEA BAT DAKAT,
TUNEAUTAKUA

EGUNERO HAREKIN,
PLAYARA NUA
ORDU BAT DAROIAT TOALLAN,
TA AKORDAU NAIZ:
KONTURATU BARIK EZ DOTELA
BIZIKLETIA KANDAU

MOTXALLAREN BATEK
TXIRRINGA OHOZTU DAU,

TA NERE ETXIA BESTE PUNTAU DAU.
ESAERA ZAHAR BATEK DIĂ‘O:
“HURRENGUAN,
BERORREN LEKUAN TOPAU NAHI BADOK,
BIZIKLETIA KANDAU

BIZIKLETIA KANDAU
ORBEA BAT DAKAT

BIZIKLETIA KANDAU
EGUNERO HAREKIN




EMUSIK 2016 "Musikatu bizitza"
Musikatu bizitza- EMUSIK 2016

Come, kommen, ven, etorri gurera; we are in tuttoi_I mondo,suivezmoi;
Just, fĂĽlen, forta, ahotsak gora; we all cantareinsieme d´une seule voix.

The city has many colors can´t you see?
And behind everybody ther is a story.
This is melody to welcome you.
Live the music, live the culture.
Go with the flow...

Musikatu bizitza...
Bizitza du musikak...

Come, kommen, ven, etorri gurera; we are in tuttoi_I mondo,suivezmoi;

Just, fĂĽlen, forta, ahotsak gora; we all cantareinsieme d´une seule voix.


ENKORE "Airea"



Airea-Enkore

Agertu zara jendetzaren artean
Berandu egin zaigun azken taberna honetan
Argia soinean, distiraz jantzita
Jendetzaren artean zu agertu zara.


Airea izan nahi dut
Zure hasperen bakoitzean
Nik aire izan nahi dut.


Momentu batez denbora gelditu da
Gure begiradak gurutzatzean
Galduta nago, iluntasunean
Galduta, zure begietan.


Airea izan nahi dut
Zure hasperen bakoitzean
Nik aire izan nahi dut
Goizero zurekin esnatu
Eta belarrira esan:
Nik aire izan nahi dut


Aire, airea… aire, airea


Airea izan nahi dut
Zure hasperen bakoitzean
Nik aire izan nahi dut
Goizero zurekin esnatu
Eta belarrira esan:
Nik aire izan nahi dut

Aire, airea… aire, airea.
En tol Sarmiento "Zure mundua"
Zure mundua-En tol sarmiento

Munduaren egoerak eskatzen dit esnatzea
nire odolaren arima beti bizirik iraultza
baino zer da alferkeria
hobeto nago etzanda
Ta borrokak palioa baztertuta
Biharko kontuetan

Hau da gure mundua nahi dutenen modura inertziaren jokua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta ideiak arrastaka
Hau da gure mundua nahi dutenen modura ikuspegi lanbrotsua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta aldatzea
Biharko kontuetan

Ez gaitu ezerk txori-ontzen guztiak gaitu aspertzen
hotzak hitzak eta kexak jendearen ahoetan
Esan nahi gabeko ideiak bertan geratzen ba dira
Ta borrokak palioa baztertuta
Biharko kontuetan

Hau da gure mundua nahi dutenen modura inertziaren jokua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta ideiak arrastaka
Hau da gure mundua nahi dutenen modura ikuspegi lanbrotsua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta aldatzea
Biharko kontuetan

Ez utzi zure arima haizearen menpean
Ez pasa zure hisitzen kontra esanetan
Ez utzi zure arima haizearen menpean
Ez pasa zure hisitzen kontra esanetan

Hau da gure mundua nahi dutenen modura inertziaren jokua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta ideiak arrastaka
Hau da gure mundua nahi dutenen modura ikuspegi lanbrotsua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta aldatzea

Hau da gure mundua nahi dutenen modura inertziaren jokua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta ideiak arrastaka
Hau da gure mundua nahi dutenen modura ikuspegi lanbrotsua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta aldatzea
EĂ‘AUT ELORRIETA "Geografia"
Geografia-Eñaut Elorrieta

Batzuk sorlekutik hurrin
hiltzen dira derrigo
hilkutxa batzuk sehaskatik
hurrun dira ehortziko
ni ez naiz zigorretan hilko
haretzan eroriko naiz
gerlako geziak lez
selban hobiratuko naute
lengusu eta lagunen
gutunez estalirik
Haizeak gure errautsak
ditu eramango
beste hizkuntzetan mintzo diren
ezpainetaraino
ni ez naiz zigorretan hilko
haretzan eroriko naiz
gerlako geziak lez
selban hobiratuko naute
lengusu eta lagunen
gutunez estalirik
eta gu gabe
iraunen du
gu gabe
zutik iraunen du
gure aitaren etxeak
gu gabe
iraunen du gu gabe
ni ez naiz zigorretan hilko
haretzan eroriko naiz
gerlako geziak lez
selban hobiratuko naute
lengusu eta lagunen

gutunez estalirik
EPELDE ETA LARRAĂ‘AGA "Kupela"
Kupela-Epelde eta Larrañaga

Gertakizun polit bat
behin Asturiasen
ez dakit guziekin
gogorako naizen
lagun bat eta biok
andrekin hain zuzen
sagardotegi baten
afaria baitzen
numero dotoreak
ikusi ginuzen.

Kupela, kupela

sagardoan hotela
kupela, kupela
zaindu ezak horrela.

Talde bat osatu zen

mutil ta neskatxa
festan pasa nahi zuten
gurekin arratsa
tragotikan tragora
ze nolako martxa
sagardoan daukate
afizio latza
gehiegi eran genduen
hori zen akatsa.

kupela, kupela...

Herrialde denetan
ohitura badira
esneakin juan ziren
sagardotegira
handikan basoka bana
ohituren neurrira
gero sagardoari
txotxetikan tira
barrez egon nintzaien
albotik begira.

Kupela, kupela...

Lehenen esne tragoa
ohitura bezala
esan nien ez al zen
edari makala
sagardoa hobeto
asentatzen zala
nahiz geroagoan
ez zen izan hala
hiru ordu baino lehen
egin zuen txahala.

Kupela, kupela...

Leku berrira zen ta
joan ginen pozak
festarako gera gu
mutil aproposak
geurea aitortzeko
zertan egon lotsak
sarri ireki ziren
ziri edo zotzak
bapo kendu ginuzen
hanketako hotzak.

Kupela, kupela...

Umorez jarri ginen
ondorenean zer
erderaz bertsoetan
lo que hace el beber
inguruko jendeak
barrez egin zun leher
erretiratu ginen
emazteei esker
txispatu ginen baina
ez zen pasa ezer.

Kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
zaindu ezak horrela
kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela

bete zaigu sabela.
 ERASO! (zarauztarra) "Aurrera"
Aurrera-Eraso!

Mintzen nauten hitzak
idazten ditudan kantuak
barnekoa agertzen dute
Zaldirik gabeko zalduna naiz
Hori ez da, hori ez da ukatzerik
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Hostoak erortzen hasi dira
kalipotaz beteriko errepide guztietan
Hostoak erortzen ari dira 
udazkena heltzear dagoen seinale besterik ez da
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Ta orain zer? Bizitzan zer? Eraiki zer?
da nire hurrengo erronka
Ta orain zer? Bizitzan zer? Eraiki zer?
da nire hurrengo erronka
Ta orain zer? Bizitzan zer? Eraiki zer?
Beraz ez naiz
Erantzun zuk bilatzen duzunaren
partaide izan nahi
Erantzun zuk bilatzen duzunaren
partaide izan nahi
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Atzera ez da botatzerik, Aurrera
Jakin ez dela erreza
ESNE BELTZA "Ardiherria"
Ardiherria- Esne Beltza

Beste ardi guztietatik bera zen desberdinena
ez zen txuria ez zen beltza ez handiena ez txikiena
baina bazeukan zerbait beste guztiek ez zeukatena
artzainak bera zuen maiteena.
Ardi txakurrei eta makilei ez zien obeditzen
sortze beretik ikasi baitzuen larrean libre bizitzen
itsaso eta mendien arteko lurretan bizitzen
askatasunari irri bat eskeintzen.




ESNE BELTZA "Bagoaz!"
Bagoaz! Esna Beltza

Hemen
euskaldun izatea bezalako
gudaririk ez dago.
Hemen ez dago
euskara adinako
askatasunaren aldeko itxarobiderik.
( Biktoriano Gandiaga)

Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri
bagoaz korrika
elkar entzunaz elkar ulertzera
bagoaz korrika
euskara emanda elkar bizitzera.

Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiagok maita dezakegu
bagoaz korrika
ikastera eta erakustera
bagoaz korrika.

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ
HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI

Maule, Donibane Garazi, Baiona
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea
herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgune
bagoaz korrika
eta elkarri euskara ematera
bagoaz korrika!

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ
HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI
ESNE BELTZA "Bozgorailuetatik"
Bozgorailuetatik-Esne Beltza

Askatasun oihu bat da

bozgorailuetatik
entzun dezaten
Ukabil bat zerurantz
bihotz bat urraturik
zatoz esaten
(nork igoko zain)
Bidea gu gara (e)ta haiek bidean daude
gurekin behari ditugu
(nork igoko zain)
bidea gu gara (e)ta haiek bidean daude
Euskal Herria mugitu
(nork igoko zain)
Bat, bi, hiru (e)ta lau
milaka lehioetatik
ikus dezaten
Oihaletan gau egun eta gau
kriseilua pizturik
hemen esaten
Bidea gu gara (e)ta haiek bidean daude
gurekin behar ditugu
(nork igoko zain)
bidea gu gara (e)ta haiek bidean daude
Euskal herria mugitu
(nork igoko zain)
Bideari gara lotuko
loturak askatzeko
gara etxera helduko
loturak askatzeko
bideari gara lotukoo
bideari gara lotukoo
Bideari gara lotuko
loturak askatzeko
gara etxera helduko
loturak askatzeko
bideari gara lotukoo
bideari gara lotukoo
(Nork igoko zain)
Bidea gu gara (e)ta haiek bidean daude
gurekin behar ditugu
(nork igoko zain)
Euskal preso (e)ta iheslariak etxera
Euskal Herria mugitu
(nork igoko zain)
Bidea gu gara (e)ta haiek bidean daude
gurekin behar ditugu
(nork igoko zain)
Euskal preso (e)ta iheslariak etxera


Euskal Herria mugitu
ESNE BELTZA "Eskuekin"
Eskuekin-Esne Beltza

Esta noche, de fiesta
vente conmigo morena.
La rumba esta buena,
hay tequila y cerveza.(x2)
Eskuekin eskuekin
itxua nahi izan
beti ikutzen dut dena.
Eskuekin eskuekin
keinuen bizitzan
hitz egitea da zailena.
Sentimendu iraunkorra desiratzeko,
A selako plazerdura eskuratzeko.
Eskuekin eskuekin berekatutako
amodioaren zator.
Baila morena que las cosas que se quiso vuelan
Que quieres candela, que esto es para ti mi vida
check it out baby
me gusta como lo mueves asi
me gusta como lo hacen estos mc
te gusta como suenan estos monos en estéreo
quieres descifrarlo pero es todo un misterio
hemos dejado los resquicios en el cementerio
con el equipo.
Vaya que le mete a la seria
y como se pone caluroso
con este ritmo pegajoso,peligroso,contagioso.
ConexiĂłn MĂ©xico PaĂ­s Vasco
haciéndolo grandioso.
La negra tiene tumbao,
tumbao,tumbao,
lo agita de medio lao,
de lao a lao.
Eskuekin eskuekin
itxua nahi izan
beti ikutzen dut dena.
Eskuekin eskuekin
keinuen bizitzan
hitz egitea da zailena.
Sentimendu iraunkorra desiratzeko,
A selako plazerdura eskuratzeko.
Eskuekin eskuekin berekatutako
amodioaren zator.
Zer egingo zaio aldeingo zirala,
zer egingo zaio ba itzali bada.
Zer egingo zaio ba itzali bada,
sexua bihotzari itxis taupada.
Esta noche, de fiesta
vente conmigo morena.
La rumba esta buena,
hay tequila y cerveza.(x2)
Para mi morena,
que a todo da candela.
Se revela, se pelea
poquito me envenena.
No existe en esta tierra
una lucha que ella pierda.
No hay ni un hombre
que a ti te detenga.
cuando vuelas a mi lado
me siento en las estrellas.
En mi corazĂłn existe solo ella
Caminando por la vida,
de todas la mas bella.
Nadie como ella,
te quiero mi morena
Lucha por su gente,
siempre va de frente,
usando su mente a contra corriente.
Para mi morena, cuando se eleva,
y vuela y vuela más allá de las estrellas.
Sus ondas se extienden,
por todo el continente,
llenando de luz, a toda mi gente.
Mi morena vuela de Bolivia a Euskal Herria
pa` abajo pa` arriba.
Zer egingo zaio aldeingo zirala,
zer egingo zaio ba itzali bada.
Zer egingo zaio ba itzali bada,sexua bihotzari itxis taupada.
ESNE BELTZA "Euskaraz bizi nahi dut"
Euskaraz bizi nahi dut-Esne Beltza

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik
Etxean, kalean, lanean,lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean
Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe
Kaleetan bat egin genuen elkar maite genuela erakustearren
Oooooo, euskaraz bizi nahi
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik
Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean
Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe
Kaleetan bat egin genuen elkar maite genuela erakustearren
Oooooo, euskaraz bizi nahi
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik BIS
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik
Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean
ESNE BELTZA "Gogoak"
Gogoak-Esne Beltza

It´s a new dawn, It´s a new day uh uh uh uh
It´s swi ftly gone by you know how I feel
Ohohohoh
Emaidazu berriro ongietorria
Zu zara nire poz guztien iturria.
Emaidazu berriro ongietorria
Gelditzeko nator eta!


Tren batean gurutzatzen diren begiradak
Barra ertzean ematen diren muxuak
Lo aurreko uneak amesten,
Amesten egunak joaten dira.
Hondartza horian egindako gazteluak
Ez dituzte olatuek eraitsiko,
Gure eskuekin marraztutako loreak
Ez ditu denborak ebakiko.
EMAIDAZU…
Le notti arrivano veloci
I giorni scappano
Dalle mie mani
Ricordi il treno
Nella nostra stazione
Invece qui la gente no ci parlate …
Loak hartu baino lehen esnatu nahi nuke
Loak hartu baino lehen amestu nahi nuke
E sogni
Aspaldiko garaien bidean galdurik
gogoratzen zaitudan bezala ikusi!!
Imagini, imagini, imagini
EMAIDAZU…
Imagini
E sogni
Di quella
Racogliemi di nuovo
Fra le tue braccia
Perchè sei tu la fonte
Della mia felicitĂ 
Racogliemi di nuovo
Tra le tua braccia
Perchè ritorno per restare
Ohohohoh

EMAIDAZU…
ESNE BELTZA "Gotti!"
Gotti- Esne Beltza

Goizueta, goizueta bidean zoaz ttirriki ttarraka Gotti
Goizueta, goizueta zure baitan dena pasatzen da egoki
Zubi handiak banatzen zaitu zu, zubi handiak elkartzenzaitu zu
Dena pasatzen da egoki ttirriki ttarraka Gotti
Dena pasatzen da egoki.
Goizueta, goizueta iraganeko garaien edertasuna
Goizueta, goizueta ederragoa izanen da etorkizuna
zure hizkera ta zure kultura baserritikan herrira heldu da.
Hartu arbasoen ohitura zaharrak, piztu gazteen barneko izarrak
bion artean osatzen dira ametsak, elkarrekin alaitzen dira kale ertzak.
Dena pasatzen da egoki ttirriki ttarraka Gotti
Dena pasatzen da egoki.
Goizueta, goizueta segi aurrera ttirriki ttarraka Gotti
Goizueta, goizueta zure ondoan izanen gaituzu beti
Zazpi auzo, zazpi bihotz taupaka
Gaztetxearen barrenean bueltaka!
Hartu arbasoen ohitura zaharrak, piztu gazteen barneko izarrak
Ezazula inoiz galdu zure jarrera, galdu eztare zure herri izaera.
ESNE BELTZA "Pasodoble"
Pasodoble-Esne Beltza

Bat, bi, bat, bi, hiru, lau!

Heldu gera esku soinuarekin, Hernanira eta denak begira
Hartu bada pazientziarekin, saltoa utzi, utzi kalejira
Jo ezazu, jo ezazu pasodoble
Jo ezazu, eta lotsa hori gorde
Jo ezazu, jo ezazu pasodoble
Jo ezazu, eta lotsa hori gorde
Soinujole!
Ordulari zaharrenak bezala, orduari denbora kendu nahirik
adi adi, dantzan segi dezala,baina zuk ez, zuk ez trikitilari
Jo ezazu, jo ezazu pasodoble
Jo ezazu, eta lotsa hori gorde
Jo ezazu, jo ezazu pasodoble
Jo ezazu, eta lotsa hori gorde
Soinujole!




EXKIXU "Loretxoa"
Loretxoa-Exkixu

Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat.
Aurrean umetxo bat
loretxoari begira.
Loreak esan nahi dio
« Umetxo aska nazazu,
jaio naiz libre izateko
eta ez loturik egoteko. »
Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.
Orduan izango bait du
indarra eta kemena;
orduan emango baitu
ugari bere fruitua.



GATIBU "Besoak zabalik"
Besoak zabalik-Gatibu

Ittu gorantza
gorantz, gorago
hartu arnasa eta
esan zer sentitzen dozun.
Bota kanpora
pentsetan zagozen hori
hartu arnasa eta
esan helduko zarela.
Eta heltzen zarenien
hor eukiko nozu
zeuretzako
besoak zabalik
Nire altzora bazatoz
hor eukiko nozu
zeuretzako.
Nire begixek,
kontuz! Argixeixek dire
azal zurixe dekot,
mesedez, labanik ez egin
Beittu egin nozu
beittu... beittu barriro
apurtxu bat falta da
apur bet... ametsa egi egiteko.
Ta beherantza zoazela
ez zaratarik egin, ez!
lo nago ta, itxi lo bakien
ta behien zagozanien
ez agurrik egin
zeuretzako
hor eukiko nozu.
Berriz nigaine bazatoz
hor eukiko nozu
zeuretzako
lainoen ganetik.
Gailurrerarte bazatoz
lainoen ganetik
zeuretzako
hor eukiko nozu
Berriz nigaine bazatoz
lainoen ganetik
zeuretzako,
hor eukiko nozu.
Gailurrerarte bazatoz
lainoen ganetik
zeuretzako...
GATIBU "Bixotza suten"
Bixotza suten-Gatibu

Ez dekogu denbora askorik,
norbera izateko be ez dago astirik,
beti presaka, ganora barik,
buelta ta buelta heldu ezinik.
Begixek beti lainoetan,
boltsikoak haizez beteta.
Buruen neurona bakarra,
bat baina nahikoa bakarra,
aurpegixen tximiste gorri bet.
Eskuek hotz, bixotza suten,
suten, suten, bixotza suten.
Momentu bakotzien ta pausu bakotzien,
nahi dodan moduen bizi naz ni.
Zuretzat galazota dauen guztixe
neuretzako da, neuretzako.
Zazpi goaz koatrolatasien,
zure bulerrak nire aho parien.
Martxarako kantu aproposa,
non gogoa han zangoa.
Eskuek hotz, bixotza suten,
suten, suten, suten, bixotza suten.
Momentu bakotzien ta pausu bakotzien,
askatasunien bizi naz ni.
Zuretzat galazota dauen guztixe
neuretzako da, neuretzako.
Momentu bakotzien ta pausu bakotzien,
nahi dodan moduen bizi naz ni.
Zuretzat galazota dauen guztixe
neuretzako da, neuretzako.



GATIBU "Bizitzeko gogoa"
Bizitzeko gogoa-Gatibu

Denbora aurrera doa

erlojuaren orratzak
tik, tak
ezin da atzera begiratu
ta ezin da kontrolatu
geroa
Horregatik lau haizetara
askatu nahiko neuke dekoten korapiloa
eten barik ittoten nauen soka hau
apurtu egin behar dot
Egin nahi dodazan gauza guztixek egin
erratzeko aukera bat eduki nahi dot
ta indarra dagoen artien, bidiek zabalduz
nigan sinestu
Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa
Bizitzeko gogoa...
Laino guztixen gainetik
eta sasixen azpitik
bizi naz
ta nago mugaturik
ezer esan ezinik
ixilik
Horregatik lau haizetara
askatu nahiko neuke dekoten korapiloa
eten barik ittoten nauen soka hau
apurtu egin behar dot
Egin nahi dodazan gauza guztixek egin
erratzeko aukera bat eduki nahi dot
ta indarra dagoen artien, bidiek zabalduz
nigan sinestu
Ta ezin dot gehiago
Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa
Bizitzeko gogoa
Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa
Bizitzeko gogoa
Ta begixek itxitte
sentitzen dot barruen
itxaso bat kolpeka, bai
zelan dekoten
askatasun beharra
bizitzeko gogoa
Bizitzeko gogoa!
GATIBU "Euritan dantzan"
Euritan dantzan-Gatibu

Bizirik nau
ta holan sentitzen naz
topera nau
geur inork ez nau geldittuko.
Egun goibel hau
egun argi bihurtu
nahi dot geurkoan.
Gogoa dekot eta
kale erdixen
ez dot inoren baimenik biher
dantzan hasten naz
ie...! Dantzan kalien
danak begire
dantzan kalien.
Eurixe da ah, ah, ah!
Eurixe da ah, ah, ah!
Zaparrada goitik behera
ta saltoka potxingoan
aske sentitzen naz ni
busti-bustitte
ta ur tantak goitik behera
Ustaritzen zein Gasteizen
Santurtzi zein Iruñean
bardin-bardin jauzten dire
kalien...
Euritan dantzan
kalien!
Udazkena
eta erropa zaharrak
zer gehixau bide
zoriontsu izeteko.
Joan etorri bet da gure bizixe,
ta une honek
hostixek dire, beraz
denbora txarrari
aurpegi ona jartzen badakit,
holan nabil ni
ie, ie!
Dantzan kalien
danak begire
dantzan kalien.
Eurixe da ah, ah!
Eurixe da ah, ah!

Ta saltoka...
GATIBU "Gabak zerueri begire"
Gabak zerueri begire-Gatibu

Eo, eo! Eo, eo!
Eo, eo! Eo, eo! Eo, eo! Eo, eo!
Buelteu dire eskotiek
eta buelteu da pekatu sasoie.
Gabak zerueri begire
ta zure marradun minigonie.
Amaitu da ilunien triste bizi beharra
ez dot maite xiri-mirixe.
Eguzkixeri atiek zabaldu egingo deutsodaz.
zabaldu eta ku-ku egin.
Eo, eo! Gorputze mobidu
Eo, eo! Odola garbitu
Eo, eo! Zugaz maittemindu
Eo, eo! Zugaz maittemindu
Hasi dire egun luziek
parkietako kanuto usaine
ze osti deko hego haiziek
ze osti polen puta honek.
Salto egin nahi dot,
erropak kendu
biluzik dantza egin.
ehun txiribuelta emon.
Maitte zaitut ilargi azpixen
maitte dodaz lainoak eta
txorixek buruen.
Eo, eo! Gorputze mobidu
Eo, eo! Odola garbitu
Eo, eo! Zugaz maittemindu
Eo, eo! Zugaz maittemindu
Buelteu dire eskotiek
ta kostaldeko epeltasune.
Gabak zerueri begire
ta zure marradun minigonie.
Eo, eo! Eo, eo!
Bat, bat, bi, hiru, lau
erropak kendu
biluzik dantza egin.
txiribueltak emon
ilargi azpixen maitte dodaz lainoak
txorixek buruen
Eo, eo! Gorputze mobidu
Eo, eo! Odola garbitu
Eo, eo! Zugaz maittemindu
Eo, eo! Zugaz maittemindu

Eo, eo! ...
GATIBU "Gogoratzen zaitut"
Gogoratzen zaitut-Gatibu

Zeruen ixer berri bat piztu zanien
lurrien, zure errekan ibili nintzen

atzamarretan, ur tantak isurtzen jakuzen
izenik jakin ez arren, orain akordetan naz,
gogoratzen zaittut.
Prisarik ez zala egon gogoratzen dot
eta gogoan, zure gogoak
eta askoz gehiago.
Zelan! begiratzen ginen
Zelan! zeure barruen nintzela
Zelan! begiratzen ginen
Eta zelan amaittu zan dana.
Elkar! Begiratzen ginen
eta! Zeure barruen nintzela
elkar zelan! begiratzen ginen
ta zelan amaittu zan dana.
GATIBU "Inpernuen ate joka"
Inpernuen ate joka

Gazte zara

gazte zoro
ta Mister Jai
esaten deutsue.
Bixotz ona dekozun arren
ea espabiletan zaren
pekatuz pekatu zabiz, itsu,
kontrolik barik.
Dan dan! Ate joka
Dan dan! Inpernuko atien
noz sartu itzeraitten
Dan dan! Ate joka
Dan dan! Inpernuko atien
Zeure txandie itzeraitten.
Gaztie naz
gazte zoro
ta Mari Jai
esaten dostie.
3ak eta 10ean
SuTxiki zarratzen danien
bialdu mesu bet eta han geldittuko gara.
Hantxe! egongo naz
Dan dan! inpernuko atien
noiz heldu! itzeraitten
bertan! egongo naz
dan dan! inpernuko atien
trago batzuk konpartitzen nauen artien
disko inpernuko atien lagun artien.
Zerure joatie gatz dago,
bizi bakar bat baino ez tau
horregaittik hilko naz ni bizi nazen lez.
Eta! hemen nago
Dan dan! inpernuko atien
nire txandie itzeraitten
Dan dan! ate joka
Moskor! moskor eginde
disko inpernuko atien lagun artien
disko inpernuko atien bota artien.
GATIBU "Lorak eskeintzen"
Lorak eskeintzen-Gatibu

Gu bixok, jolasten ezagutu giñen

gu bixok, jolasten lagun egin giñen.
Eta parkien alkarren alboan jarritte.
Denbora, ez zan esistitzen guretzat.
Urtiek eurrera egin eben eta
alkarren ondoan jarraitzen genduan
eta kalien alkarren eskutik joan giñen
baiña egun baten, iñori ezer esan barik
infernue ezagutu zendun
bizixek ihes egin eutsunn
urrundu egin ziñen eta orain
zutunik nago
zuri lorak eskeintzen
amaitu jatzu bizixe
sentitzen nago
zuri lorak eskeintzen
amaitu jatzu bizixe.
Denborak eurrera egingo dau baiña
zu nire bizixen faltau egingo zara
ta nire bizixe, ez da izango bardiñe.
Pena bat eroan beharko dot bixotzien
eta lau galdera
zergatik orain?
zergatik infernua ezaugutu?
zergatik lagun guztixek ahaztu?
zeure burueri... zer egin dautsozu?
Ta hemen nago
zuri lorak eskeintzen
zer egin dautsazu bizixeri
sentitzen nago
zuri lorak eskeintzen
apurtu jatela bizixe
GATIBU "Musturrek sartunde"
Musturrek sartunde-Gatibu

Erdi lo hartu nindun
zure telefono deixek
ez dau inor etxien
eta, pasatu zaitez.
Geldi egon ezine
sartu eustan gorputzien
eta nerbioxo pareu
segundo bakarrien.
Ta prakak ezin sartu
helduko nazela berandu
ezin lotu alkondarie
eskilarak beherantz banoie.
Eskutik heldu ginen
eskuak sutan ziren
di-da gure artien
sartu zan rollotxue
portaleko atien
lehenengo kalentoie
igogailu barruen
fuera lotsa guztixek.
Ta prakak ezin kendu
ezin izango dot inoiz ahaztu
ezin kendu alkondarie
sofaren ganien etzunde.
Beldur barik
irrintzika
erropak etxien ziher botata
ta zu bilusik.
Zoro moduen
maitatu ginen
eta probatu gendun estixen
musturrek sartunde.
Zoro moduen
jarri ginen
ta gozatzen heldu zan goiza.
Erdi lo hartu nindun
zure mutilaren deixek:
kotxie aparkatu dot
laster gorantza noie.
Ta prakak ezin sartu
ezin ixengo dot inoz ahaztu
ezin lotu alkondarie.
Eskilarak berantz banoie.
Agur esan barik
banoie, banoie.
Deitu nahi dozunien.
Eta zoro moduen
jarriko gara
ta probatu gendun estixen
musturrek sartunde.
Zoro moduen jarriko gara
ta gozatzen goiza helduko da

alkarreri lotuta.
GATIBU "Pailazo"
Pailazo- Gatibu

Pailazo bat ei naz,
burubako pertsonaje bat,
ez nazela oso normala dinoe,
ez deust ardure.
Arraro xamar bizi nazela,
inungo lotsarik ez dekotela,
ez ahal da izengo, suposatze bat,
euren lotsetan bizi direla?
Ez dago dirurik
barrie ordaintzekorik
horregatik
ez zaitut maite nik.
Sufritzen badakit
zuk ez, ordea, beraz,
amateu argixe ze ni banoa.
Albotik pasatzean
hasten diren zurrumurruek,
jendien mingainetan bizi gara,
ze esanik ez da falta.
Eta zuri zelan joatzu,
zuri be berdine pasetan jatzu?
ez ahal da izengo,kasualidadez,
zeure lotsetan bizi zarela?

Ez dagoi dirurik...
GATIBU "Ure dakar zeruek"
Ure dakar zeruek-Gatibu

Ure dakar zeruek

bustitte dauz kaliek
bustitte sentimenduek
Epel dago barruen
epel zure gorputze
altseu nazen momentuen
Ze politte zaren zu
eskuetan eduki zaittut
fruitu gozoa zara zu
Uh, uh
Eta nire atzien
sarratzen da atie
arnasa hartu eta hurrengorartien
Hauxe da rock and rolla
hau da nire bizixe
kezko promesen joan etorri bet
Ez dago inor kalien
ta zeozer beharko neuke
bidien jarri baino lehen
Ta izparringixe begire
ez dot ezer ere ikusten
zure irudixe bakarrik
Ze politte zaren zu
eskuetan eduki zaittut
fruitu gozoa zara zu
Eta nire atzien
sarratzen da atie
arnasa hartu eta hurrengorartien
Hauxe da rock and rolla
hau da nire bizixe
kezko promesen
joan etorri bet
Ze politte zaren zu
uh, uh
ta ze laburre izan dan hau
Ze politte zaren zu
uh, uh
eskuetan eduki zaittut
GATIBU "Zeu, zeu, zeu!"
Zeu, zeu, zeu!- Gatibu

Zeu, zeu, zeu

zeu, zeu, zeu
zeu, zeu, ( Lau aldiz)
Santutxo plantak egiten dozuz
errez engainetan dozu
zeure aingerutxu aurpegi horre
ez zaittu xalatzen
Baina
nik badakit zu nor zaren
ondo baino hobeto ezagutzen zaittut
zuk niri palu bet baino gehiago
sartunde dekoztazu
Zeu, zeu, zeu
printzesa kapritxosie
Zeu, zeu, zeu
hain hotza eta hain dultzie
Zeu, zeu, zeu
lotzen nauen aramusarie
nire pozoie
Kartak markatu egiten dozuz
eta mahai azpitik jokatzen dozu
esku baten larrosak dekozuz
labanak bestien
Lorak nahi dozuz baratzien;
ay
printzesa kapritxosie
baina erein dozuzen hazi guztixek
sasixek dire
Zeu, zeu, zeu
printzesa kapritxosie
Zeu, zeu, zeu
hain hotza eta hain dultzie
Zeu, zeu, zeu
lotzen nauen aramusarie
nire pozoie
Barre gorri erantzun honeri
zer egingo deutzozu hurrengoari?
Suten dagoen edozein untzeri
heltzen zara bizioagaitik
Printzesa kapritxosie
pain hotza eta hain dultzie
lotzen nauen aramusarie
zara zu
Zeu, zeu, zeu
printzesa kapritxosie
Zeu, zeu, zeu
hain hotza eta hain dultzie
Zeu, zeu, zeu
lotzen nauen aramusarie
nire pozoie
Zeu, zeu, zeu
zeu, zeu, zeu
zeu, zeu, zeu....
GATIBU "Zoramena"
Zoramena- Gatibu


Udaberrixegaz

amets egiten dodan era berien
zure begixekaz,
zure begixekaz amets agiten dot nik.
Nire parte bat egin zara
ukaezina bihurtu jat.
Barruen ikutu nozu
barrurarte sartu zara.
Ta zure ondoan nahi dot
zeuri begire egon
zeuri begire bizi.
Eta noizik behinien
sentitu! zure begixetan
zerueen! zeruen nauela.
Zoramena zara
zoramen hutsa zara niretzako
eta ni, zoratute.
Zoratute nabil zure atzetik.
Pasioak bizten dozuz desioaren eragina
pasioak bisten dozuz
noiz izango zara niretzat.
Eta nagoen moduen nago
zuri begire beti, neuretzat nahi zaitut.
Sentitu! nirie zarela
zerue! zabalik dauela
Sentitu! zure begixetan
zerue! zeruen nauela.
Zure begixekaz
amets egiten dudan era berien
zure gorputzegaz
zure gorputzegaz ametsetan nago.
"Gure Nahia" Go!azen
GURE NAHIA 
Bete ditut birikak 
Aire garbi berriarekin 
Gogo eta irrikak 
Asetzeko elkarrekin 
Bihotzetik ezpainetara 
Hitzak doaz mara-mara 
Gure hizkuntzaren bidean
 elkarrekin airean 
Libre hegan 
Txorien antzera 
Besoak astinduz 
Gora eta behera 
Goazen,
Aurten 
Ametsak egi bilakatzen 
Euskararen erritmora 
Denok eskuak gora (x2)
Euskaraz bizi, gure nahia 
Saiatu ezkero ez da zaila
Elkarren ondoan etzan 
Maite zaitudala esan 
Libre hegan 
Txorien antzera 
Besoak astinduz 
Gora eta behera 
Hainbat arraza kultura eta kolore 
Denok gara lur bereko sustrai eta lore 
Hainbat arraza kultura eta kolore 
Denok gara lur bereko sustrai eta lore 
Goazen, 
Aurten 
Ametsak egi bilakatzen 
Euskararen erritmora 
Denok eskuak gora (x3)
Go!Azen-Txoria txori
Txoria txori

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.
GOZATEGI "Emostaxu muxutxue" (J. Urbieta-
E. Pinatxo)
Emostaxu muxutxue-(Gozategi) Estitxu Pinatxo-Jon Urbieta

Emoixtaxux muxutxuek
maitie
hartuixu guruxun
guztixe
eroaixu bixotz
tristie
zure bixotzarekin.

Emostazu porrutxue
sorgine
ahetetxu baten
berdine
begitxu gorrixen
samine
sendatuixu nirekin.
Oinak hotz gabien, berbak irratixen
bero pixka bat gure neuke
berbaixu bajutxu, eskue helduixu
ez utzi laztanik eiteke.

Gero esnatzien lagaixu etzien
zure marrubi usaintxue
ta ez eixu pentsa ez dela erreza
gauza politxek pentsatzie.
GOZATEGI "Kalanbreak"
Kalanbreak-Gozategi

Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
sabeleko kalanbreak
ezin dut gehiago.
Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
denbora luze batean
gogoratzekoa.
Ikasketak ahaztu ditut
neskak utzi nauela ta
farra on bat botatzeko
aitzakirik ez nun falta
zazpi egunetatik behin
izaten da larunbata.
Formal ibiltzen naiz baina
begira gauzak zer diran
hogeitabi garagardo
ta lau gin-tonic segidan
azkeneko coca-colak
kalte egin ote zidan.
Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
asteburuetan badakizu
etxean gelditu.
Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
nire partetik goraintziak
buruko-minari(tripako-minari).
Goizeko bostak ezkero
ez dut ezer gogoratzen
balantzaren urratsetan
zapatarik gabe nintzen
eskerrak nire galtzetan
ez zen txanponik gelditzen.
Hurrengoan emango dut
gizon zintzoaren planta
berandu baino lehenago
egin beharko dut hanka
hurrengoan izango da
honek bueltarik ez dauka.
Parranda zale naizela
pasatzen naizela
pentsatzen dut maiz
aukera sortzen den heinean

berriz juergara joango naiz.
HESIAN "Non zaude"
Non zaude-Hesian

Oraindik ume bat zinen agertu zinenean
Eta oraindik laino batean, noren zain?
Zure gelako leihotik mundura begira
Han urrun zure ametsa bizi da
Gezur hau bizitzea ez da zure patua
Beste biderik ez al da?
AIZU, NON ZAUDE? NON ZAUDE?
AIZU, NON ZAUDE? NON ZAUDE?
Askatasunaren bila, oihu baten jabe
Astindu arren baretuz, nahi gabe
Maitasunaren usaina, itxurakeria
Argazki baten atzean estalia
Dena amaitu dela pentsatzen urduri
Eta oraindik ez da hasi
AIZU, NON ZAUDE? NON ZAUDE?
AIZU, NON ZAUDE? NON ZAUDE?
Iluntasunaren deiadar goxoak
Amaiera onik ez dauka
Apurtu katea, ez izan beldurrik

Ez esnatu oraindik
HUNTZA "Aldapan gora"





"Aldapan gora"
Mendian gora burua galtzen dut maiz 
Herriko kaleetan sarritan galdu izan naiz 
Nork bereizi zituen kultura, lurra, sua eta ura? 
Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura 

Aldapan gora, pausorik pauso
Aldapan behera, auzorik auzo
Gaztainondo ta pago eskultura arraro
Kaleak edo mendiak
zer galtzen gaitu gehiago?

Berriro galduta gabiltza, hau da hau marka
Ezin da ulertu aurrean daukagun mapa
Euskaldun peto peto
Bai baina ardi galduen pare
Nahiago det ibili halare, norabiderik gabe

Aldapan gora, pausorik pauso
Aldapan behera, auzorik auzo
Gaztainondo ta pago eskultura arraro
Kaleak edo mendiak zer galtzen gaitu gehiago?

 HUNTZA "Iñundik iñoare"

"Iñundik iñoare"
Txispa batek sortzen du sugarra
 doinu honen berezko indarra
 ta ez galdu inoiz irrifarra
 barra barra, heldu gara Itziarra.
 Hasi nahasi, horrek zenbat grazi
 gero ikasi eta irabazi
 mila hesi eta mila gezi
izan berezi, berezi denak merezi!!
 Mozkortzeko ez egin zalantza 
ai ai badator gaueko arrantza
kalimotxoz pasa gera antza
 bilintzi balantza, hori da triskantza!
 Sentimendu begiraden alde 
esku ta hankak jarri parez pare
 trikitixa gure dantzen jabe hoiek gabe,
iñundik iñoare!
ITOIZ  "Lau teilatu"
Lau teilatu-Itoiz

Hemen gaude
ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo... zelan dijua
zure bufanda txuria.
Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.
Goxo goxo
kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt.
Negarrik ez,
txuri zaude ta malkoak
zure kolorea kentzen dute.
Lau teilatu gainian...
Felix, Felix bihar
berriz egongo gara
txanpain apur batekin;
diru gabe baina
izarrak gurekin daude,
piano baten soinuaz.

Lau teilatu gainian...
KALAKAN eta MADONNA "Aldapeko"
Aldapeko-KALAKAN-MADONNA

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Ongi!
KATAMALO "Iruntzi dana"
Iruntzi dana-Katamalo

zabaldu ahoa
iruntzi dana
berba gaiztorik esan ez dagizun
zarratuko dizut bizia
zarratuko dizut bizia
zein gozoa den pozoina
erreinua oraleku duenarentzat
zein gozoa den pozoina
erreinuaaaaa
zabaldu ahoa
iruntzi dana
berba okerrik idatzi ez dagizun
luzatuko dizut biziaaa
luzatuko dizut biziaaa
zein gozoa den pozoina
tronua oraleku duenarentzat
zein gozoa den pozoina
tronuaaa
zabaldu ahoa
aruntzi dana
berbarik egin ez dagizun
ukatuko dizut bizia
ukatuko dizut biziaaa
ooooooo
haserretu zaitez
egin negar
irriz duzu heriotza
haserretu zaitez
egin negar
irriz duzu heriotza
zabaldu ahoa
iruntzi dana
zabaldu ahoa
iruntzi dana
zabaldu ahoa

iruntzi dana!!!
KEN ZAZPI "Askatasun oihua"
Askatasun oihua-Ken Zazpi

Askatasun oihu bat

Olatu bat bezala

Entzun da Kantauri itsasoan
Lur zatitu honetan
Itxaropen doinu hau
Hegalean zabalduz goaz
Kimu berriak landatuz
Bide zail luze honetan
Aurrera goaz
Ta gaua
Argitzen doa
Mila aldiz
Hesien artetik
Maitea mila aldiz
Etxera itzuli naiz zu barik
Badakit
Iritsi da eguna
Gure etorkizuna
Askatasuna
Batera iraun dugu
Ekaitz bortitzenetan
Berunezko garai latzetan
Gure ilusioekin
Gure akats guztiekin
Azken arnasera arte libre
Itxaropen hitz hauek
Eskeini nahi dizkizut
Bi esku xume mindu hokin
Garena babestera
Behartutakoekin
Laztantzen dakiten berekin
Bidean
Aurrera goaz
Ta gaua
Argitzen doa
Mila aldiz
Hesien artetik
Maitea mila aldiz
Etxera itzuli naiz zu barik
Jadanik
Ez dut nahi agurrik
Iritsi da eguna
Askatasuna
Etxean behar zaitugu
Gurekin behar zaitugu
Mila aldiz
Hesien artetik
Maitea mila aldiz
Etxera itzuli naiz zu barik
Jadanik
Ez dut nahi agurrik
Iritsi da eguna
Askatasuna
KEN ZAZPI "Bihotz"
Bihotz- Ken Zazpi

Oh, oh
Bihotz, bihotz, bihotz
Oh, oh
Esaidazu bihotz
zer isiltasun aitor ezinetan
ahaztu nuen bihotz
naizena oroitarazten zidana
esaidazu behingoz
Oh izan nituen
erantzunak inoiz
Oh, gida nazazu
Bihotz, bihotz, bihotz
hitz egidazu berriz
izan nintzen umeaz
amesten zuenari
beldurrik etzionaz
maitatua besterik
izan nahi etzuenaz
hitz egidazu orain
argiak izaltzean naizenaz
bizitza gupida gabe honetan
sarerik ez dago
Errukinetan babesten naiz baina
izuturik nago
oh, isolatzen naiz
nire baitan atoz?
Oh gida nazazu
bihotz bihotz bihotz
hitz egidazu berriz
izan nintzen umeaz
amesten zuenari
beldurrik etzionaz
maitatua besterik
izan nahi etzuenaz
hitz egidazu orain
argiak izaltzean nahi zena
hitz egidazu bihotz
ezagutzen nuena
bizitzaren segare
ezer etzekiena
maitatua besterik
izan nahi etzuena
oh
oh oh

bihotz bihotz bihotz
KEN ZAZPI "Gaueko argiak"
Gaueko argiak-Ken Zazpi

Argiak piztuta topatzen ditut

kalera irteten naizen orduan
iluntzean nork pizten ote ditu
argi horiek ezkutuan?
Atzo itzaltzen ikusi nituen
goizean lanerantz nindoala
gaua erretiratzen hasia zen
eguzkia jalgitzen zela.
Argiak onak dira,
jakin nahi nuke nola,
jakin nahi nuke nork, zerk
pizten dituen...
jakin nahi nuke
nola pizten diren...
jakin nahi nuke...
nola pizten diren...
Ametsak pizteko,
eta esperantza
ilunaldietarako,
argiak.
Batak bestearen
egietan ere,
desioak ikusteko
argiak.
Jakin nahi nuke
argiak pizten...
jakin nahi nuke...
jakin nahi nuke....
nola pizten diren...
Gogoak ere
hirietako
argi antzera
piztu daitezen
gure gauetan.
KEN ZAZPI "Gutuna"
Gutuna-Ken Zazpi

Urtarrilak 13 ostirala,
urteak ikusi ez zaitudala,
aspaldi hontan ez dizut idatzi
baina behin ere ez zaitut ahantzi.
oroitzen naiz batera geundenean
hain zoriontsu ginen garaietan,
nirekin haserratzen zinenean,
zenbat oroitzapen on bapatean,
lehenengo maitasun historietan
eta igondako mendi magaletan
zenbat irri ta negar txikitatik,
oraindik jarraitzen dute bizirik
faltan botatzen zaitut ilunetan,
barruan ezkutatzen dut gehienetan
nik betilez jarraitzen dut kantatzen
barneko ohiu guztiak askatzen,
gauzei buelta gehiegi ematen,
zuk badakizu nolakoa naizen,
amets bat bete zait pentsatzen dut maiz
baina askotan hutsik sentitzen naiz
bestela dena dihoa antzera,
zail egiten zait zutaz galdetzea.
faltan botatzen zaitut ilunetan
barruan ezkutatzen dut gehienetan
urtarrilak 13 ostirala
urteak ikusi ez zaitudala,
aspaldi hontan ez dizut idatzi
baina behin ere ez zaitut ahantzi,
gutun batean esan beharrean
kantuan ausartu naiz azkenean,
goraintzi asko etxekoen partez
besarkada handi bat laisterarte!
sentipenak jarraituz, min hartuz, egin dugu aurrera
behin lotu ginen eta beti gaude batera,
sentipenak jarraitu noizbait nitaz oroitu,

urrundu gintuenak berriz batuko gaitu
KEN ZAZPI "Haizea"
Haizea-Ken Zazpi

Haizea bezala
eskuen artetik
ihes egiten duzu,
eta momentu baten
galduta bakarrik
hustuta uzten nauzu
behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan
baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean
zure irrifarra gogoan ezin ahaztu eta ezin ikutu
zergatik ez zauden nirekin,ezin dut jasan,ezin dut ulertu
milaka arrazoi
korrika hasti ta
inoiz ez gelditzeko,
itxaropen hitzek
ez dute balio
zu berriz sentitzeko
behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan
baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean
eta agertzen zara
laboan kantu zaharretan
eta lapatzako olatu bortitzetan
ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana
baina goizeko ilargia bezala
nigandik urruntzen zara
KEN ZAZPI "Ilargia"
Ilargia-Ken Zazpi

Esaiozu euriari,berriz ez jausteko,
esan bakardadeari,gaur ez etortzeko.
Nanananananananananana...
Eusten nauen soka zara,eta itotzen nauena
ametsak sortu zizkidana,galtzen dituena.
Nanananananananana...
Zuretzat,ilargia,lapurtuko nuke gauero,
eta zu,itsu zaude,bere argia ikusteko,
irrifarrez,gero minez,eragin didazu negarra,
nire sua,itzali da,ez zara gaueko izar bakarra,
ez zara,nanarana.
Esan sentitzen dudana,ez dela egia
une baten sinisteko,ez garen guztia,
nanananananana...
Zuretzat,ilargia,lapurtuko nuke gauero,
eta zu,itsu zaude,bere argia ikusteko,
irrifarrez,gero minez,eragin didazu negarra
nire sua,itzali da,ez zara gaueko izar bakarra,

ez zara,nanarananananana...
KEN ZAZPI "Itsasoa gara"
Itsasoa gara-Ken Zazpi

Begiratu atzean hortzimugak sutan
gure begiek zerutan
begiratu maitea amildegi ertza
biziak hila ametsa
ez bilatu gauean izar hura
zure begitan piztuta
Ta ez galdetu izoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara
orain itsasoa gara!
Orain hemen gaudela, bidegurutzean
utz ditzagun beldurrak atzean
ez gara izan onenak, beharbada
baina gure bizitza izan da
mendeetako kanta erditu da
gure ordua heldu da
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negear egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara
orain itsasoa gara!
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
gure ametsaren bidean
izan garelako
oraindik ere ba gara,
ta beti izango gara!
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker orsin itsasoa gara

orain itsasoa gara!
KEN ZAZPI "Itxaropena"
Itxaropena-Ken Zazpi

Zugan sinisten ez duzun uneetan
entzun barreneko ahots xume hau
konpromiso eta kontraesanetatik
azaleratzen den garrasi isil hau
Senti ezazu distira bat itzaletan
hitzak lehertzen direnean
behin eta berriz ezintasunen gainetik
aske irauten dugula senti ezazu
Itxaropena ezin da giltzatu
gure bihotz minduetan libre da
zigortu arren bat egiten gaitu
malko bakoitzean, pausu bakoitzean
Senti ezazu....
Bisetako mosuetan
umeen irribarretan
hainbeste maite ditudan
zure begi tristeetan
Ahots isil hau entzun
itzaletatik entzun
bihotz taupadak entzuk
senti nazazu gertu
Senti ezazu....
Ken Zazpi (Mikel Laboa) "Izarren hautsa"
Izarren hautsa-(Mikel Laboa) Ken Zazpi
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak
KEN ZAZPI "Oihu-loreak"
Oihu-loreak-Ken Zazpi

Basalore gorriak oihu,
gerra urrun batetik oihu. Zatoz,
su ertzetik oihu.

Desertuko loreak oihu,
bere azken hatsetik oihu. Zatoz,
munduari oihu.
Sutan daude loreak, egin oihu,
sutan daude loreak, egin oihu.
Egunsentiko
lore zauritu,
zure eskuak
nork erre ditu?
zure oihuak
nork ito ditu?
Sutan daude loreak, egin oihu.
Begi urrun puztuek oihu,
eztarriak urratuz oihu. Zatoz,
ur ertzetik oihu.
Lampedusa loreak oihu,
itsaslami galduei oihu. Zatoz,
munduari oihu.
Ito dira loreak, egin oihu,
ito dira loreak, egin oihu.
Egunsentiko
lore zauritu,
zure eskuak
nork erre ditu?
zure oihuak
nork ito ditu?
Sutan daude loreak, egin oihu…
Sutan daude loreak, egin oihu…
Sutan daude loreak, egin oihu…
KEN ZAZPI "Olatuz olatu"
Olatuz olatu-Ken Zazpi

Urriko arrats hartan
ez nizun agur esan
hitzez hitz
akordatzen naiz
Izan giñen haur haien
ikara gabeko
irriak non dauden
ez zara oroitzen
Ondarrezko dorretan
defendatzen giñen
marea igotzean
era berean...
...Imaginatzen zaitut
olatuz olatu
borrokatuz
eta zu?.. non zuade zu??..
eta zu?.. non zaude zu??..
Eta zenbat alditan
irudikatu dudan
egunaz
akordatzean
Beldurrik gabeko
irrifare hura
azaleratzen zait
sinetsiz noizbaiten
Dena aldatuko dela
burnizko dorrea
eroriko dela
oroitzen zara
umetan itsasoak
arezkoak hautsi
zituen bezala...
...jausiko dira
olatuz olatu
lortuko dugu
zihur pausorik pausu
Garen guztia
berriz proban jarrita
eta zu?..eta zu?..
eta zu?..eta zu?..
Nitaz askotan
oroitzen al zara
KEN ZAZPI "Phoenicoperus"
Phoenicoperus-Ken Zazpi

Ikusten ez diren loturak, estuenak
espero gabean azaldu litezkeenak.
Eztarri erdiko aingura trabatuak:

zauria berbera dugula diotenak.
Horrela egin daigun
zauriak miazkatu,
arnasak elkar lotu.
Horrela…
Lotura latzenei pozarren emanik su,
arbola emankor bihurtu ditzakezu.
Gaur dena fruitua, bihar da berriz hautsa
hegoak astindu, errautsak gorantz altxa!
Horrela egin daigun
arnasak elkar lotu.
Horrela egin daigun
arnasketatik, hegaldia.
Horrela egin daigun
keinuetatik hegaztia.
Horrela egin daigun
zaurietatik hegan egin,
horrela egin daigun
zaurietatik hegan egin.
Zaurietatik hegan egin.
KEN ZAZPI "Zapalduen olerkia"
Zapalduen olerkia-Ken Zazpi

Herri ikustezin hontan itzalekin jolasten
neu izaten saitzen
geroa margozten
nire ezintasun denak
behin da berriz kantatzen
egunsentia
bide hau sentitzen
Denok ez dugu berdin
kontatzen istoria
zaila da ulertzea
bestearen egia
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guzti
ohe hutsei amaren malkoei
lapurtzen diguten denbora iheskorrari
burdin hotsei aitaren beldurrei
sufritzen dugunoi
Txikitatik entzuten
zer izan behar garen
indarrez inposatuz
zer maitatu behar den
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guztia
lagun minei bakardadeari bizigabe utzitako
une bakoitzari
izan zirenei
gaur gareneri
izango direnei
esaidazu maitea
dena aldatuko dela
bihar ere nirekin egongo zarela
eta ondorengoek
ez dutela sekula kantu hau kantatuko
malkorik botako esan maitea
esan laztana
entzun nahi dudana
esan laguna
Istripuei
berri txarrei
bidean galdu ditugun lagun guztiei
gugatik dena eman dutenei askatasun haizeari
zuei
haizeari
zuei, zuei, zuei
KEN ZAZPI "Zenbat min"
Zenbat min-Ken Zazpi

aske naiz isilpean
irria begietan
ilusio lainoetan itsututa
amildegi hertzean
barearen ostean
ekaitza dator bero
aurrez aurre ikustean
barne suak itotzen nau berriro
zalantzak beldurtzen nau
beldurrak babesten nau
zu nun zauden pentsatzeak
saminduta gorrotoz betetzen nau
zenbat negar eta zenbat min
ta zenbat gau lo ein barik
zenbat musu eman gabe
(ta zenbat hitz esan gabe)
zenbat malko... maite zaitudalako
zu gabe... nun zaude
KEN ZAZPI-"Zuhaitz adarlotuak"
Zuhaitz adarlotuak-Ken Zazpi

Bi erro, bi enbor, bi zuhaitz
adar lehor
zeru bete bele beltz
gaur ere gure gainera dator
uxa dezagun beingoz
baina noiz, noiz, noiz,
gu garen baso arrotz
honetara aspalditik datoz
zainetan urak izotz
beti hotz, hotz, hotz
bi zuhaitz, adarlotu
bi zuhaitz, amorratu
hil banaiz eman su
su berak hilko gaitu
zeru bete bele beltz
gaur ere gure gainera dator
uxa dezagun beingoz
baina noiz, noiz, noiz
adar elkarlotuak
ezpata bilakatu ditugu
erroak gudu-zelai
dena su, su, su
sutan zuhaitz adarlotuak
mendeetan, lur hauetan
kudura menatuak
beste biderik ez dago
ezkutu
hala bizirik jo
sua izotz
zeruek eder ebeltz
gaur ere gure gainera dator
uxa dezagun beingoz
ezpatak gora jasoz
sustraiak astinduta
dardarak adarretara datoz
dantza dezagun gogoz
garaia berriak datoz
zu
ta, zuhaitz adarlotuak
mendeetan, lur hauetan
gudura kondenatuak
beste biderik ez dago
eskutik
hala, bizi hilotz, sua izotz
bi zuhaitz adarlotu
bi zuhaitz besarkatu
KORTATU "Sarri Sarri"
Sarri Sarri-Kortatu

Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu.
Irratikoak han ziren
emititzen zuzenean
paella jango zutela
eta Piti eta Sarri bere muturretan
saltzan zeudela konturatu gabeak.
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri.
Zaila dugu sortzea
doinu gogozagorik
Sarri dio herriak
txanpainaz ospaturik
Iruñeko entzierroa
desentzierroa hemen
zapi gorriak
zerua du estaltzen.
Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi badoaz,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, hanka kalera
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bafleetatik...
kriston martxa dabil!
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi ba
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi badoaz,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, hanka kalera
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bafleetatik...

kriston martxa dabil!
KUPELA "Txakolina"
Txakoliña-Kupela

Txakolin, txakolin,
txakolinak on egin.
guztiok edaigun
alkarrekin.
Bihotza pozez betetzen da
txurrut bat eginik
ez dago munduan
edari hoberik.
Txakolin, txakolin,
txakolinak on egin.
Maritxu, arintxo da
Martintxo.
Ase naiz naparrez,
zuri, gorri ta beltzez.
Jarri naute minez,
gabe ere onik ez.
LATZEN "Laztana"
Laztana- Latzen

Eztarriko korapil sendo hau
nahi nuke askatzea
kantu hau bukatzean
ezagutu zenuen sumendia
etengabe su jauzian
itzaltzen doa orain.
Aitortzen dut
haseran jolas soil bat zen
aragiaren gosea
mila mozkorren azkena
Barkaidazu baina oraingo hontan
ni naiz babes eske datorrena
fideltasunaren ardura.
Aldatu naiz
zurekin pentsatzeak
odola irakiten dit
ezintasuna dakarkit, zu gabe.
Inoiz ez dut sinistu amodioan
sexuaren indarrak
estaki dizkit begiak
azkenik neri ere iritxi zait
sentimendu garaia
sentitzeko garaia.
Aitortzen dut....
Burua galtzen hasi naiz

inor ez bezela
LEIHOTIKAN "Ikusi mendizaleak"
Ikusi mendizaleak-Leihotikan

Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igon behar dogu.
Ez nekeak, ezta bide txarrak
gora, gora Euskalerria.
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak.
Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.
Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskalerria.
Gu euskaldunak gara

Euskalerrikoak.
MAIXA ETA IXIAR "Iluntzean"
Iluntzean-Maixa eta Ixiar

Ilargia uretan murgildu da
itsas arrain txikien ondora
uraren hozkirriaren zirrara
hondar epelaren alboan.


Iluntzean uraren ertzean
errainu baten argia,
ene maite biok jolasean
olatu zipriztin artean.


Haizeak zimurtu du itsasoa
kresalak lehortu malkoa,
maite zure zain hementxe naukazu
izar goiztiarrei begira.



Iluntzean uraren ertzean...
OSKORRI "Aldapeko"
Aldapeko-Oskorri

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Ongi!
OSKORRI "Ixil ixilik"
Ixil ixilik dago. Oskorri

lxil ixilik dago, kaia barrenian
untzi xuri polit bat uraren gainean. (bis)


Goizeko ordu bietan esnatutzen gira
arrantzaliarekin joateko urrutira.


Pasatzen nintzanean zure leihopetik
negarrak irteten dit begi bietatik (bis)


Zergaitik (5 aldiz) negar egin?

Zeruan izarrak dagoz itsaso aldetik. (bis)
Pelaio deunaren ereserkia-Zarautz
Pelaio deunaren ereserkia

Zarauztarrak hartu zaitugu
Pelaio, Pelaio, zaindaritzat
Zugana gatoz fedez beterik
Pozgarri izan guretzat
Pozgarri izan guretzat.
Garbitasuna gordetzearren
Eman zenduan bizia
Lirio eder horregatikan
Utzi zenduan guzia
Alperrik dabil errege gaizto
Maltzurkeriaz betia
Zure bihotza aurkituko du
Pekaturako itxia.



PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS "Amalur"
Amalur- Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Gaua udaberrikoa kilkerrak kantuz ari ziren
minez ilargi betea pagope bateen babestu zen
min erditzeak min egin arren ilargiari
zin babesteko zin egin zion Ama Lurrari

Amalur, Amalur gure besoetan zaude!
Amalur, Amalur zure eskuetan gaude!
Amalur, Amalur gure besoetan zaude!
Amalur, Amalur zure eskuetan gaude!

Gure barrenean daude bai Ilargia ta bai Lurra
haiei ostu nahi diena bere buruaren lapurra
min erditzeak min egin arren mundu zaharrari
zin babesteko zin dagiogun Ama Lurrari, Ama Lurrari

Amalur, Amalur gure besoetan zaude!
Amalur, Amalur zure eskuetan gaude!
Amalur, Amalur gure besoetan zaude!

Amalur, Amalur zure eskuetan gaude!
PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS "Eskuetan"
Eskuetan- Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak
Eskuetan, bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bizi bat.

Esan nahi nizukeen dena,
esango dizudana
desiorik sakonena
ala inoiz ez esana.

Sekreturik isilena
ala berririk onena
desiorik sakonena,
gure esku dago dena, den dena.

Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak.

Eskuetan bihotza eskuetan
gure esku dago mundu berri bat.

Nik zuri kaixo esatea
zuk niri zer moduz lagun
zu zara nire maitea
denok ikasi dezagun.

Esan nahi nizukeen dena,
esango dizudana
desiorik sakonena
ala inoiz ez esana... esana...

Eskuetan, hizkuntza eskuetan
eskuetan daude hitz guztiak
eskuetan, bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bizi bat!

Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak.

Eskuetan bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bat,,, eskuetan
PIRRITX ETA PORROTX "Maite zaitut"
Maite zaitut-Pirritx eta Porrotx

Koloretako ametsak
esna nagoenean
eta ezin loak hartu
gaua iristen denean.


Saltoka hasita hegan
egiteko gogoa,
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.


Elkarrekin hankaz gora
buruz behera jartzean,
tunelean sartu eta
irrintzika hastean,
bitxiloreekin pultsera
egin dizudanean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:


Maite zaitut,
maite- maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut. Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut


Begietako dirdira,
irribarrea ahoan,
ezin ditut ezkutatu
zu ikusterakoan;
hanka eta eskuetan,
gorputzean, dardara;
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin ortzadarra
margotu dugunean,
ispiluan nire izena
idatzi duzunean,
irratia piztu eta
doinu hau entzutean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:


Maite zaitut,
maite-maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut.
Maite-maite zaitut,

ilargiraino eta buelta maite zaitut
SAGARRA JOTZEA IGARTUBEITIN "Aldapeko"
Aldapeko
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Ongi!
SAUTRELA "Denok Korrikara!
Denok Korrikara-Urepeletik Bilbora-Sautrela

Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara


O Euskara lauda ezan Urepele herria
handikan baitu Korrikak hasiera berria
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadoren babesean emanen du lehena


Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika! (ber)
Euskara da kanpora eta denok
Korrikara.


Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen
eta gure mintzaeraz denok harro gagozen,
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen
Giza katea eten gabe orok laster goazen


Urepeletik Bilbora...


Euskahaldun den guztiak burua altxa beza,
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute,
nola zabaldua dagon prezia bezate.


Urepeletik Bilbora...


Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
10 egun eta gauez Korrika ta Euskara;
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra.
Urepeletik Bilbora...
Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi

bata bertzea gabe ez daizkela bizi
SKAKEITAN "Orekariak"
Orekariak-Skaiketan

Itsasoak erantzunak balitu bezala
Isiluneek urratu dizute azala
Haizeak edonora eraman ditzala
Galdera guztiek sortutako itzalak
Agian zalantzek mantentzen dute oreka
Uraren dantzek indartzen diraute erreka
Nahiz eta bidean harrien kontra jo tarteka
Haizea sor liteke soilik hasperenka


Gau berberean ilun ta argiarekin dantza
Sartu ta azalean bizirik zaudela dioten zauri ta arantzak
Egun ta gauaren arteko balantza
Orekak askotan badauka kolore grisaren antza


Auskalo orain zein ote den erroa
Inoiz kiskali ezinik bilatuz beroa
Betiko soilik orekariak
Sokaren gainean eraiki nahian geroa


Ametsetan korrika nagoela izar bat jarraitzen, ta harrapatzen naute,
mozkor itsuenaren antzera, piloto automatikoa ahaztu det ta sentitzen det
baino behin eta berriz eroriko ez banintz ziur nago ni zalantzen gerlari ezinezkoa nukeela nere muturrean izarra ikustea pausoka aldentzen den bakoitzean

Ametsetan korrika itsasora nihoan zuzen, olatu bakoitzak galdera ikur bat zeuken, zalantza tarten ondoratzen hasi nintzen, baino bela nenbilen hanka ta besok astintzen, ura tragatzen ikasten da igerian, bizitza honek jarri gaitu txuri ta beltzen erdian, sokaren dardaretan aurkitzen dunak saria badaki zer sentitzen dun orekariak.
SKASTI (zarauztarra) "Banoa"
Banoa-Skasti

Bakardadean, iluntasunean
etorriko denaren itxaropenean…
Oihu artean, hotz sabelean,
min ematen du argia arnasten denean.
Huts da etxea, luze bidea,
handitzen geltokien arteko tartea...
Malkoak kendu, irria mantendu;
zu gabe itzultzeak min ematen du.
Urte guzti hauetan jasotako indarrak...
kanpokoen penak izan dira nire pena bakarrak.
Iluntasunaren kolore denak hartuta,
ni ta nire ingurua ikusi d(it)ut askatuta.
Orain, banoa argiaz gozatzera; orain, banoa.
Bi hamarkada hauetan egindako lanak...
herriak hartu izan ditu iraganeko zamak.
Gaur arte izandako elkartasuna hartuta
haize berri honetan usain garbia garatu da.
Banoa bizitza berriz hastera!
Herri alargun bat egingo dutela uste badute,
oker daude.
Errautsetatik jaioko gara gaur ere, etengabe,
ta hemen gaude.
SKASTI (zarauztarra) "Denboraren giltza"
Denboraren giltza-Skasti

Himalaya mendizerratik,
Boswanako oihanetatik,
Brasilgo hondartzetatik,
Usuhaiatik...
Arabako Sorginetxetik,
Orreagako pasabidetik,
Urederra iturburutik,
Talaimendi magaletik...
Handik hastearen dema, mugitu behar hori,
mugitu behar horren giltza
gu danon hiztegietako berbak
salgai jarri nahi dituztenen telefonoetan?
Ta bertan egon bagara,
leku horietan,
nola ez gara ba egongo,
(orain, etxean.)
Ene denboraren giltza dimentsio berri horren
jaun eta jabe direnek omen dute.
Ta esandako leku horiek guztiak
salgai jarri nahi dituzte telefonoetan?
Ikastearen demaz,
bidaiatzearenaz,

harro eta eskertuak.
SKASTI (zarauztarra) "Gure Mundua"
Gure mundua-Skasti

Uzten badidazu Armenia,
emango dizut Txetxenia.
Emaiguzu, bada, Pakistan
eta zuentzako Afganistan.
...(e)ta zer egiten duzu Haitin?
Egon beharko zenuke Bangin.
Lagundu lehertarazten Irak,
eta gure kontu Kurdistan.

Uranioa uzten badidazu,
nik burdina emango dizut.
Emaidazu, ba, petroleoa
(e)ta gerra gure kontu doa.
Guretzat zuen uzta-lanak,
zuentzat preso talibanak.
Utzi hartzen zuen urreak,
(e)ta botako dugu erregea.

Gure mundua kendu digute...
SKASTI (zarauztarra) "Hiru 3"
Hiru 3-Skasti

Bata beti bakarrik, gabeziek jota,
(e)ta biko kontutan, berriz, elkarri mokoka;
HIRUan hasten da errealitatea.
Talde baten alde lan egiten dute
ta euskaraz bizitzea arras maite dute.
HIRUan dago komunitatea.
Eta taldea HIRUan hasten da, baina ez da hor bukatzen.
Aro berri honetan, berri naiz, baina ez nago bakarrik.
Irudimena preso hartu nahi ziguten (e)ta bai lortu ere.
Irudiekin mundu berri bat osatzen; hasi gaitezen behingoz marrazten.

HIRUan nago ni!!
SKASTI (zarauztarra) "Mesopotamia Aretoa"
Mesopotamia aretoa-Skasti

Euriari mezu bat idaztean,
ez ahaztu helbiderik ez duela.
Liburutako denboren metrikan,
hondarra ta harea ez dira berdin.
Milaka erreinuren aurrekari,
sarraski onartuen gudatoki.
Historia ta istorioa ez dira inoiz aretoetan kontatzen.
Damu naizen arren, euriak hartu du erabakia.
Errespeta dezaten orduko antzezleen eszenatoki.
Damu naizen arren, euriak hartu du erabakia.
Errespeta dezaten orduko antzezleen eszenatokia., tokia, istorio.

Baina, hala ere, saiatzen gara Mesopotamia hankaz gora jarri zutenak aurkitzen.
SKASTI (zarauztarra) "Oskuro"
Oskuro-Skasti

Ilargi betea den gau ero horietako batean,
kale bazter guztiak argiak hartzen dituenean,
ez dut eguna nahi, ez dut zure konpainia behar;
alaiago naiz gauaz, zure ondoan egon beharrean.
Gauak asetzen ‘dit’, gauak gehiago ematen dit.
Alaiago naiz nire ondotik joan zinetik,
suzko izotzei nire barrena ez emateagatik,
askatasuna beste era batean sentitzeagatik...
Ta oihu egingo dut,
nire arimarengatik,
oihu egingo dut.
Utzi ni izaten,
utzi nia aldarrikatzen;
amestu beharrean
beste era batera sentitzen, sentitzen...
SKASTI (zarauztarra) "Txorimaloa"
Txorimaloa-Skasti

Gaur ere ez du txorimaloak hitzik egingo,
eta ez da zer kontatu ez daukalako.
Gaur ere bakarrik egin beharko du lo,
eta ezingo du eskurik mugitu azkurak kentzeko, kentzeko.
Azkurak kentzeko!
Mugak jartzen dizkigun erregimaren militante sentimentalak
izateko ohitura txar hori... apurtzera gatoz.
Apurtzera gatoz!
Txorimaloa munstro bat da txorientzat,
txorimaloa itzala da azaloreentzat.
Txorimaloa estatua da zuhaitzentzat,
baina protagonista bakarra da kantu honentzat, honentzat.
Bihotza saltzean,
ez dago atzera bueltarik;
aloka daiteke,

galtzeko beldurrik gabe.
SUGAN "Zarena zarelako"
Zarena zarelako-Sugan

Eutsi, borroka bakarrari
izatera heltzeko, zarena zarelako
hutsez, bakar bat gehiago.
Nagusit zaitez, zeure lekua baduzu
bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu.
Zuk, zeure kabia hornituz
hitz merke ta txiroez at
jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti.
Jakin zuloan topatzen,
barnetik ateratzen,
zeharko, itzuliko, garrasika.
- Eutsi...-
- Segi, zuzen bide ertzean
gaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko
atzera ez begiratzeko.
Egunez egun zihur
nahi hura ikusten dugu
ez arduratu, irtenbiderik ez badu.
ustez jakin badakizu
nolakoa zaren zu
galdetzu gero akabo, mututa, ixilik, zero.
Jaklin ezean onartu
uste ere ezin dela
izan, sinestu, aitortu, ezagutu
- Eutsi...-
- Segi...-
TADUSAK "Bide luzea Ternuarat"
Bide luzea Ternuarat-Tadusak

Kontxatik doa untzia,
Han konpania guzia,
Ternuarat badoazi
Zerbait nahiz irabazi.
Bide luze Ternuarat,
Itsasoa zabal harat,
Zubirik ez pasatzeko,
Marinelen salbatzeko.
Itsasoaren gainean,
Untzi tzar baten menean,
Marinelak irriskuan
Herioaren eskuan.
Haize largoz badoazi
Zabalerat irabazi
Itsasoan barna urrun,
Begiz ezin ikus Larrun.
Han jotzen ditu kontristak,
Bendebal haize tenpestak
Denbora gaiztoa sartzen,
Gabitau biak erortzen.
Zeru guzia isuri,
Babazuza eta uri,
Marinelak trenpatuak,
Hotz handiak jelatuak.
Bela guziak harturik,
Belatxoa anekaturik
Untzia badoa segiz
Itsasoa handiegiz.
Gau beltzean ilunbean
Untzia tormentapean,
Aparailua desegin,
Ilunez deus ezin egin.
Elementak badarontsa,
Itsasoak abarrotsa,
Haize tenpesta uxia da
Itsasoan maskarada.
Marinelak harrituak
Tronpen jotzen unatuak,
Gabetu indar guziez
Etsitu bere biziez.
Furakanaren furia
Ifernuko iduria,
Satan beltzak darabila
Untzien galtzen dabila.
Uhainek untzia joka,
Gora behera saltoka,
Eta branka pulunpaka,
Kostaduba arrolaka.
Uhin baten bizkarrean
Bi uhinen hondarrean
Tirabira darabila,
Untziak agertzen gila.
Bere mastak galdu ditu,
Untzia motz da gelditu,
Itsasoak hautsi lema,
Trebes galtzerat darama.
Uhin hautsiak gainetik
Iragaten trebesetik,
marinelak erorika
Untzi askan igerika.
Gaineko zubia hautsi,
Ura tilaperat jautsi,
Tilapean ura gora,
Untzia doa hondora.
Marinelak biluziak,
Luzatu nahiz biziak,
Uhinpean igerika
Untzi puskei atxikika.
Marinelaren bentura
Itsasoan sepultura,
Sekulako bere fina,

Etxerako berriz mina
 TAYFUR SĂ–KMEN ESKOLA (ISTANBUL)-"Xalbadorren heriotzean"
Xalbadorren heriotzean

Adiskide bat bazen
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
oinazez ikasia...
ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske senditu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena...
bortitzena.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.
THE USKI´S "Katuek bezala"
Katuek bezala- The Uski´s

Katuek bezela hormatik ixoten naz uuu
zu ikusten bazaitut, hamen nire ondun. uuu
Kaletik noie noiz ikusiko zaitut ostabe.
Bero-bero ipinten naz zu hurbil bazauz.
Zelako neska katxarrue!
Maitie! Neuk emongo dotzut bizune.
Zuk preparau txokolatie ta neuk bustiko dot ogixe!
Katuek bezela hormatik ixoten naz uuu
zu ikusten bazaitut, hamen nire ondun uuu
Etzara fijaten, zuretzako enaz ezebez
Ederregixe zara, nitzat ederrena!
Emoztazu zure zati bet!
Gaba bat eta jango zaitut guztixe!
Zuk berotu eixu labie,
ta neuk sartuko dot postrie.
Katuek bezala hormatik ixoten naz Uuu

zu ikusten bazaitut, hamen nire ondun.Uuu
URKO "Guk euskaraz"
Guk euskaraz. Urko

Guk euskaraz
Zuk, zergatik ez?

Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen,
eta zuek denok
ur gazi bat
atera zenuzten
handik nekez

Orain zuen birtutez
zuen indarrez
euskara
itsaso urdin
eta zabal
bat izanen da
eta guria da.

Nik eta zuk
egin behar dugu
Euskal Herria
gure buru.
VENDETTA "Begitara begira"
Begitara begira-Vendetta

Jaitxi zaitez palkutik momentutxo batez
ta hartu lekua ene lagunen artean.
Begiraiguzu denoi zuzen begitara
azalpena ugar zor dizkiguzu ta.
Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea
herri faltsu bat izan dugula maite.
Geure arteko besarkada ta malkoak
lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek.
Begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaidazu belarrira
bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten
neurea ta neure lagunen herria
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
entzungo duen azkena zeu zarela.
Beraz amestuko dut kalean topatu
ta honakoa oihukatuko dizudala
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Lurretik lorera, loretik bihotzera
legetatik urrun, malkotatik gertu
esaidak lagun, eskutik helduta begitara
herrian zutik jarraituko diagula
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira

lekuz kanpo gaudela esaiguzu (x2)
VENDETTA "Egunero"
Egunero-Vendetta

Every day things are getting worse
Every day things are getting worse
Time's so hard Yeeeh, la la la la, woh oh
Time's so hard Yeeeh, la la la la, woh oh.

Egunero dena okerrago
Egunero dena okerrago.

Merkatura eraman zintudan
eta denok parre ene txakurrari
ez dago kerik surik gabe, badakizu
altxa behar da burua.

Egunero dena okerrago
Egunero dena okerrago.

sasoi latza haiek, lalala, oh oh lord!
sasoi latza haiek, lalala, oh oh lord!

Egunero...

Egunero dena okerrago
Egunero dena okerrago.

Egunero dena okerrago...
VENDETTA "Ekainak 24"
Ekainak 24-Vendetta

Ekainak 24, gabon. Herrian zer berri?
Neurea malkoz busti ta zeuena egin
Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik
Orbela daraman bezala, haizeak narama ni
Haizeak eman ditu, milaka abesti
Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin
IDATZI SOILEZ EZTUT MIN HAU INOLA HANPATZERIK
ORBELA DARAMAN BEZALA, HAIZEAK NARAMA NI
San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik
Eskutitzetan zuek orain berdin sentitzea
Ondo dakizu ama eztela hain erreza
Ametsak zirriborro baten idaztea zer da
Gero garbira pasatzeko astirik ez bada?
Haizeak eman ditu, milaka abesti
Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin
AMETSAK ZIRRIBORRO BATEN IDAZTEA ZER DA
GERO GARBIRA PASATZEKO ASTIRIK EZ BADA?
San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik
Negarraren negarrez eztut muxu ematerik
Ta enuke inolaz orain hau esan beharrik:
Bide luzea dugun arren, goazen elkarrekin
Izarrak gurekin baitaude, ametsen zaindari
BELDURRIK EZ DEN BIHOTZETAN
AITAREN MALKOETAN
MEMORIA GAZTE GARAIETAN
LAGUN MINEN BESARKADETAN
UDAKO GAU LUZETAN
URRUN SENTITZEN DUDAN HERRIKO KALEETAN
San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik

Urrun zaituztedanetik
VENDETTA "Hemen"
Hemen-Vendetta

Indarraren eredu zara.
Denon harribitxia.
Irrifarre hura piztean
eta hortzak estutzean.
Herri honek batu gaittu bidean,
gaztetako ametsekin borrokan.
Hitz hauek idatzi dittut zuretzat,
zurekin batera dauden bihotz urratuentzat
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu eztarrietatik eskutara
ta hemen gaittuzu betiko
Jakin bide luze honetan
bakarrik ez zauzela
Danan indarra eskuetan,
kemena bixotzien
Herri honek batu gaittu bidean,
gaztetako ametsekin borrokan.
Hitz hauek idatzi dittut zuretzat,
zurekin batera dauden bihotz urratuentzat
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu eztarrietatik eskutara
ta hemen gaittuzu betiko
Gogor ekin herria hirekin,
gogor ekin kaleetan ikusi
begitako disdira hori
Txokora eta zabalera
emaiok egurra
Gogor ekin.
Gogor ekin
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu eztarrietatik eskutara
ta hemen gaittuzu betiko (x2)
VENDETTA "Udarako gau luzeak"
Udarako gau luzeak-Vendetta

Ta zure eskutik kilometroak egin
Herriaren begietan ospatzerik ikusi
Gose direnen izenean
Batikanoa erortzen ikusi
Ta zure eskutik debekaturikoa egin
Tiroka dabiltzan haurrak jolasetan ikusi
Preso direnen izenean
Harresiak sutan ikusi
Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak
Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
Zutik gaudenaren seinaleak
Ta zure eskutik beldurrik gabe bizi
Aldaketa bat munduan hil aurretik ikusi
Herri zapalduen izenean
Buruak erortzen ikusi
Ta zure eskutik bidean aurrera egin
Negarrez bizi direnen irribarrea ikusi
Zeruko hodei grisen artean
Argi izpi berriak ikusi
Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak
Ez utzi malkorik ezpainetara iristen

Irri hori lausotzen duen zauririk zabaltzen
ZEA MAYS "Besterik ez naiz"
Besterik ez naiz-Zea Mays

Azalez jantzita ditut hezurrak
Eta kolpez jantzi ditut beldurrak
Gezurrik ez dut poltsikoan
Ireki dizkidazu ateak
Hautsi dizkidazu leihoak
Dudan onena azaleratu eta
Hondoratu dizkidazu mamuak
Eta ni, ni hemen naiz, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz,
Zugan bizi nahian arima guztiak zurgatzeko gai naiz.
Zureztatu dituzu nire ametsak
Besarkatu dizkidazu nire hitzak
Harrotasunez bete dizkidazu birikiak.
Dena ematearen beldurrik ez dut orain, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz
Zugan iraun nahian errotazioa gelditzeko gai naiz
Zugan oxigeno izan nahian baso eta oihan izateko gai naiz
Zugan gelditu nahian denbora hiltzeko gai
hiltzeko gai
hiltzeko gai naiz.
ZEA MAYS "Elektrizitatea"
Elektrizitatea-Zea Mays

Belar artean, bakardadean bilusik dantzan
Oinak bustirik, lurraren erdian
belarrarekin jolasean
pentsamenduak joan egin zaizkit
egunarekin batera iluntasunak,
hartu egin nau,
negar malkoak gau ilun honen azken arnasketaren
azkenengo segunduetan nik ere oihukatu egingo dut
munduak ahazten banau,
lur honek askatzen banau
zerbait utzi beharko dut
behintzat euri tanten artean
ilargiak erakusten duen
aurpegiaren aurrean
eskatzen diet oihukatuz izar galduei
nire negar malkoek ernal desatela lurra
nire arimarekin, energia banaiz
badaezpada banoa,
hegaka ez bada ez noa
nire gorputzak ezkatzen dizkidan ate apurtuetara
badaezpada banoa,
hegaja ez bada ez noa,
hegaka ez bada ez noa
ispiluan ikusten dudan elektrizitate lur-jausira
energiak lur-jausira narama,
nie neu ere nergia banaiz
lurrean betirako idatzirik geldituko naiz,
elektrizitatea banaiz,
elektrizitatean banaiz
lurrean idatzirik geldituko naiz.
ZEA MAYS "Gaur"
Gaur-Zea Mays

Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur
Urteak 10 dituenean
11 aldiz erori egin naiz
300ekin hezur guztiak hautsita
Suposatzen da ikasiaz
Berriro jausten ez zarela
baina niretzat teoria
Faltsua da
Denbora galtzen trebea naiz
Zerrenda luzeen erregina
Idatzitakoa galtzeko ere aparta
baina egia esan
maite ditut nire akatsak, nire huts guztiak
ta ez naiz ezkutatuko besteen aurrean
suposatzen da ikasiaz berriro jausten ez zarela
baina beste behin egin dut gaur, gaur, gaur, gaur
ta hurrengoan altxatuko naiz
ta berdin zait dena!!!
Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur
Bikaina naiz arte horretan!

Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur
ZEA MAYS "Gelditzen dena...isiltasuna"
Gelditzen dena...isiltasuna

Uretan galtzen den laztana bezela, naiz
Uretan itotzen den arnasa bezela
Uretan isiltzen den oihua bezela, naiz
Uretan iluntzen den argi izpia bezela, naiz
Uretan hiltzen den olatua bezela, naiz
Uretan ahazten den zenbakia bezela
Uretan lehortzen den ahoa bezela, naiz
Uretan pizten den zulo beltza bezela, naiz
Gelditzen dena...isiltasuna
Uretan isurtzen den hodeia bezela, naiz
Uretan ahitzen den haizea bezela
Uretan jaio den orbela bezela, naiz
Uretan anizten den desertua bezela, naiz
Barne barnean itotzen naiz,
barne barnean murgiltzen naiz,
barne barnean itotzen den haizearen oihuarekin bat,
galtzen den uretan itotzen naiz.
ZEA MAYS "Gorputz pentsamendu huts"
Gorputz pentsamendu huts-Zea Mays

Kobrezko arteriak
Hezur hustuak
Metalezko zilindroa
Hodi desenkarnatua
Nor nintzen?, zer naizen?
Hodiak bezela…
Gorputz pentsamendu huts
Hodiak hodi, gorputzak gorputz
Hala izan behar du
Gorputz pentsamendu huts
ZEA MAYS "Hurbil"
Hurbil-Zea Mays

Ez dut malkorik nahi nire ni suizida
Ateratzen denean
Egindako mila ezkutatzen dira
Haginen artean
Beste hainbeste ere nire sabelean
Egin dute gordeleku
Ta erortzen denean ur gazi tanta bat
Zu zaitut aurrean
Zu zaitut hurbil…
Benetan galdu naiz, aztarnak joan dira
Ezabatuz bidea
baina lasai nago eskua altxatzean
zu zaitut aurrean
zu zaitut hurbil…
Berriro hemen dira noizbait joan zirenak
Ta ez ditut nirekin nahi
Kantzaturik nago piztia asetzeaz
Akatzeko prest naiz
Egunero noa galtzen piezatxo bat
Nire bizi puzzlean
Ta jausten denean ur gazi tanta bat
Zu zaitut aurrean
ZEA MAYS "Ihes"
Ihes- Zea Mays

Bide zuzenetik oker
bide laburretik ezer ez
galdu denaren dudak besterik ez
Haran berrien bila dabil
zauriak garbitzekoa
bere bihotzeko leku izkutua
Ta arrazoia urratu dion orbanetik ihes
malkorik ez, malkorik ez
Gelditzen diren arrastoetatik ihes
sentimenduetatik ihes,
min sakonetatik
ta badoa ihes
Ezer ez duenarentzat lapurren beldurrik ez da,
biluztasun osoz,
aurrera doa
Dena galdua duenaren,
desesperazio hutsez,
salto egiteko, beldurrik ez
ZEA MAYS "Ilargiak badaki"
Ilargiak badaki-Zea Mays

Ilargiak badaki izarrek esanen dutela uztailaren
Gau hartan aurkitu ez zinela ilargiak badaki izarrek
Esanen dutela saiatu zinela,
Beti horrela ez zarela zergaitik,
Zer den, noren,
Nor zaren bakardade horren
Agintari non zauden,
Zergaitik zaren min haundi
Horren agintari konturatu
Zara egunak luzeak direla
Eta laburrak geratzen diren
Orduak eskuak tinko jarraitzen dute,
Mundu hontan baina ez,
Zure arimarenak gau horrek oihukatzen
Dizu galdetuz zer egin duzun
Bizitza hontan gau horrek
Oihukatzen dizu maite
Zaitut hotz amaigabe
Batek zure gorputza
Zulatzen du gauaren
Oihuak dira ez zaitez aldatu
ZEA MAYS "Ilunetan"
Ilunetan-Zea Mays

Euriak itoa, etxean ezkutu-gordeka, uholdea oroipenetan
Itsasoa ahaztu du egunotan
Aterki azpian sortu egin den mikromundua
Beltzez tintatu egin da
Beltzez orduan doaz hitzak, ta beltzez sentimenduak doaz
Ta beltzez ilundu egin zaizkio pausu handiak
Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta
baina agian ilunetan, hobeto ikusten da
hezetasun amaigabea, ta haren hezurrek belakiak bezela
xurgatu dituzte ur litroak
Ur beltzez beterik hitzak, ta ur beltzez beterik sentimenduak
Ta ur beltzez bete zaizkio ere birikiak
Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta
baina agian ilunetan, hobeto ikusten da
begi biak itxita, arnas sakon hartuta
galdutako erantzunak, berriz aurkitzen dira

hobeto ikusten da, ilunetan
ZEA MAYS "Itsasoa"
Itsasoa-Zea Mays

HITZ EZBERDINEN JABE NIRE ETA ZURE AMETSEN IDAZLE
NIRE BETIRAKO MAITALE ZU ZARA ITSASOA ALKOHOLETAN ETA
ODOLETAN BLAI DAUDEN NIRE ESKUAK AURPEGIRA
ERAMATEN DITUT NEGARRA ISILDU NAHIAN NIRE AHOTSA ISILDU
NAHIAN NIRE MINAK ITO NAHIAN PAUSU BATZUK AURRERA
EMATEN DITUT HOBETO SENTITU NAHIAN ETA BIZITZAN EGINDAKO
GUZTIA ZIGARRO BATEN KETAN ITOTZEN SAIATZEN NAIZ
BANOA ZURE BARNERA ZURE EGIAREN ARIMARA ZURE
BIHOTZAREN PARERA BANOA NIRE BIZITZAREN AMAIERARA ZUGAN
ITOTZERA ITSASOA ZURE GARRETAN ITOTZEAREN
BELDURREZ ITSASOA ZURE PARETEN ZURIA APURTU NAHIEZ
MAITATZEN GORROTATZEN ZAITUT, ZU ZARA ITSASOA HOR
ZAUDE ZU NIRI OIHUKA NIRI DEIKA ETA BEGIRATZEN
ZAITUT ZURE ILUNTASUNEAN, ZURE URDINTASUNEAN

NIRETZAT GAUR ZAITUT GORRIZ JANTZIA
ZEA MAYS "Kukutza III"
Kukutza III-Zea Mays

Lehenengotik hirugarrenera
4. pisutik espaziora
Metro karratuetatik kilometroetara
Ezerezatik osotasunera
Txikitasunetik handitasunera
Ametsetatik errealitatera
Eskuak altzatuz erabakiak,
Eskuak batuz eraikia,
Eskuak nahastuz zabaldua.
Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
Hutsa betetzen duena
Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak.
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupada bakoitzaz koloreztatuz zuri beltza
Taupada bakoitzaz irribarre bat
Ideiak bultzatuz erabakiak,
Ideiak batuz eraikia,
Ideiak nahastuz zabaldua.
Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
Indarrez betetzen gaituena
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak
Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak
ZEA MAYS "Morphina"
Morphina-Zea Mays

Ez dut hitzik, ez dut ikusi nahi
Ta horrek ez du dena gelditzen
Aspaldi ikusitakoak
Errepikatzen zaizkit buruan
Min hori gordetzen saiatzen naiz
Pentsatuz sentituko ez dudala
Indarrez begiak izten ditut
Irudiak ditut barruan sartuak.
Bildu ditut bizkar hezurrean
Sorbaldako gihar guztietan
Bortxatutako zuritasunak
Esaldi luzeak ta hitz hutsak
Minduta dut gorputza,
Ta arima apurtua,
Gaur ez dut korrikarrik egin nahi,
Har dezagun arnasa.
Morphina arren, nire arimarentzat
Berandu bada ere, nire arimarentzat.
Suizidatu zaizkit gogoak
Blokeatu zaizkit irribarrak
Kateaturik ditut negar malkoak
Bekainetara lotuak
Besarkatu nazazu,
Ez dut minik sentitu nahi,
Gizakiak galdu du
Gizatasuna.
ZEA MAYS "Negua joan da ta"
Negua joan da ta-Zea Mays

Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta
Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat

Negua joan da ta, negua joan da ta
ZE ESATEK "Urriak 11"
Urriak 11-Ze Esatek

Atondu, orraztu, kolonia ere bota nuen
urriak 11 berezia behar zuen
bestetan bezala nere bila etorri zinen
kotxe hori ordutik ez det berdin begiratzen
"atzean eseri" aholku ona izan zen
bero ta urduri zer egin bazenekien
guaren izarak emeki estali gintuen
"desio bat eskatu, izar iheskorrak daude!"
muxukatu zintudan begiak itxita
pelikuletako muxu luzeak bezala
askatu nizkizun blusako botoiak
sujetadoreak askatzen ikasi det jada
"egunak argitu al du sekula baino lehen?"
"izar iheskorrak ez dira hainbeste gerturaten!"
gauaren izarak emeki estali gintuen

ta argitu bortizki linterna puta horiek!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina