2016/03/02

KEN ZAZPI "Itxaropena"

KEN ZAZPI "Itxaropena"
Itxaropena-Ken Zazpi

Zugan sinisten ez duzun uneetan
entzun barreneko ahots xume hau
konpromiso eta kontraesanetatik
azaleratzen den garrasi isil hau
Senti ezazu distira bat itzaletan
hitzak lehertzen direnean
behin eta berriz ezintasunen gainetik
aske irauten dugula senti ezazu
Itxaropena ezin da giltzatu
gure bihotz minduetan libre da
zigortu arren bat egiten gaitu
malko bakoitzean, pausu bakoitzean
Senti ezazu....
Bisetako mosuetan
umeen irribarretan
hainbeste maite ditudan
zure begi tristeetan
Ahots isil hau entzun
itzaletatik entzun
bihotz taupadak entzuk
senti nazazu gertu
Senti ezazu....

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina