2016/03/16

TADUSAK "Bide luzea Ternuarat"

TADUSAK "Bide luzea Ternuarat"
Bide luzea Ternuarat-Tadusak

Kontxatik doa untzia,
Han konpania guzia,
Ternuarat badoazi
Zerbait nahiz irabazi.
Bide luze Ternuarat,
Itsasoa zabal harat,
Zubirik ez pasatzeko,
Marinelen salbatzeko.
Itsasoaren gainean,
Untzi tzar baten menean,
Marinelak irriskuan
Herioaren eskuan.
Haize largoz badoazi
Zabalerat irabazi
Itsasoan barna urrun,
Begiz ezin ikus Larrun.
Han jotzen ditu kontristak,
Bendebal haize tenpestak
Denbora gaiztoa sartzen,
Gabitau biak erortzen.
Zeru guzia isuri,
Babazuza eta uri,
Marinelak trenpatuak,
Hotz handiak jelatuak.
Bela guziak harturik,
Belatxoa anekaturik
Untzia badoa segiz
Itsasoa handiegiz.
Gau beltzean ilunbean
Untzia tormentapean,
Aparailua desegin,
Ilunez deus ezin egin.
Elementak badarontsa,
Itsasoak abarrotsa,
Haize tenpesta uxia da
Itsasoan maskarada.
Marinelak harrituak
Tronpen jotzen unatuak,
Gabetu indar guziez
Etsitu bere biziez.
Furakanaren furia
Ifernuko iduria,
Satan beltzak darabila
Untzien galtzen dabila.
Uhainek untzia joka,
Gora behera saltoka,
Eta branka pulunpaka,
Kostaduba arrolaka.
Uhin baten bizkarrean
Bi uhinen hondarrean
Tirabira darabila,
Untziak agertzen gila.
Bere mastak galdu ditu,
Untzia motz da gelditu,
Itsasoak hautsi lema,
Trebes galtzerat darama.
Uhin hautsiak gainetik
Iragaten trebesetik,
marinelak erorika
Untzi askan igerika.
Gaineko zubia hautsi,
Ura tilaperat jautsi,
Tilapean ura gora,
Untzia doa hondora.
Marinelak biluziak,
Luzatu nahiz biziak,
Uhinpean igerika
Untzi puskei atxikika.
Marinelaren bentura
Itsasoan sepultura,
Sekulako bere fina,

Etxerako berriz mina

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina