2016/03/17

ZEA MAYS "Hurbil"

ZEA MAYS "Hurbil"
Hurbil-Zea Mays

Ez dut malkorik nahi nire ni suizida
Ateratzen denean
Egindako mila ezkutatzen dira
Haginen artean
Beste hainbeste ere nire sabelean
Egin dute gordeleku
Ta erortzen denean ur gazi tanta bat
Zu zaitut aurrean
Zu zaitut hurbil…
Benetan galdu naiz, aztarnak joan dira
Ezabatuz bidea
baina lasai nago eskua altxatzean
zu zaitut aurrean
zu zaitut hurbil…
Berriro hemen dira noizbait joan zirenak
Ta ez ditut nirekin nahi
Kantzaturik nago piztia asetzeaz
Akatzeko prest naiz
Egunero noa galtzen piezatxo bat
Nire bizi puzzlean
Ta jausten denean ur gazi tanta bat
Zu zaitut aurrean

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina