2016/02/18

"Maritxu nora zoaz?

"Maritxu nora zoaz?
Maritxu nora zoaz?

Maritxu nora zoaz eder galant hori?
Iturrira Bartolo nahi badezu etorri
Iturrian zer dago?
Ardotxo txuria
Biak edango degu nahi degun guztia.

Maritxu, zuregana biltzen naizenian,
poza nabaritzen det nere barrenian
Bartolo, nik ere det atsegin hartutzen
ur bila nuanian banauzu laguntzen

Maritxu, lagunduko dizut gaur mendira,
ur fresko eder bila hango iturrira.
Iturri eder hortan dagon ur garbiak,
Bartolo, alaituko dizkizu begiak.

Maritxu, nere aurrez ez jarri serio
zuri dizudalako zenbait amorio.
par irri gozozkoa egiten badezu
bihotza atseginez betetzen didazu.

Maritxu, baldin asmo badezu ezkontzia,
lendabiziko nintzaz oroitu zatia.
Zure mende jartzen naiz denbora guziko,
Bartolorekin gaizki ez zera biziko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina