BENITO LERTXUNDI "Balearen bertsoak"
|
Balearen
bertsoak-Benito Lertxundi
Mila bederatzieun da lehenengo
urtean Maiatzaren amalau garren egunian Orioko
herriko barraren aurrian. Balia agertu zan beatzik
aldian.
Haundia ba zan ere azkar
ibilian. Bueltaka han zebilen jun da etorrian. Ondarra
arrotuaz murgil igarian. Zorriak zeuzkan eta haiek bota
nahian.
Ikusi zutenian hala zebilela beriala jun ziran treñeruen
bila. Arpoi ta dinamitak eta soka bila. Aguro
ekartzeko etzan jende hila
|
Bost treñero juan ziran patroi
banarekin. Mutil bizko bikain guztiz onarekin. Manuel
Olaizola eta Loidirekin. Uranga, Atxaga ta Manterolarekin.
Baliak egindako salto ta
marruak ziran izugarri ta ikaratzekuak atzera egin
gabe hango arriskuak arpoiakin hil zuten han ziran
hangoak.
Bost txalupa jiran da erdian balia gizonek egin
zuten bain nahiko pelia. Ikusi zutenian hil edo
itoa legorretikan ba zan biba ta txaloa.
|
Hamabi metro luze gerria hamar
lodi Buztan pala lau zabal albuetan para bi. Ezpañetan
bizarrak beste ilera bi orraziak bezala ain zeuzkan
ederki.
Gorputzez zan mila ta berreun
arrua. Beste berreun mingain ta tripa barruak. Gutxi
janez etzegon batere galdua. Tiñako sei pesetan izan zan
saldua.
Gertatua jarri det egiaren alde. Hau horrela ez ba
da jendiari galde. Bihotzez pozturikan atsegintsu
gaude. Gora oriotarrak! esan bildur gabe.
|
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina