2016/02/16

BETIZU "Lokaleko leihotik"
Lokaleko leihotik-Betizu

Kantu berri bat sortzen zenbat ahalegin,
zenbat buruhauste ideien atzetik.
Errimak lotu, zer esan nahi den jakin,
eta esan nahi den hori nola adierazi.
Kantu berri bat sortzen zenbat ahalegin
zenbat buruhauste ideien atzetik
ez da irteten lokal ilun hortatik
kitartzar bati lotuta, ez du besterik!.
Ohi duen modura gaurkoan ere
lokalean entseiatzen zegoen
leihopetik pasa naiz egunero lez
baina ezin jakin ikusi nauen.
Bat, bi, bat, bi, hiru, lau...
lokaleko leihotik ikusi zaitut berriz
fabriketako sirenek ez dute jo oraindik.
Hain polita gaur ere
begietan bi lore
nora zoazen, zoazen, zoazen,
jakin nahi nuke.
Neskatxa fin horrek itsututa nauka
norabidea zeharo galduta
modako arropa eta Barbie itxura
burutik ezin dut kendu, zer gertatu da?
Mutil gaizto irudiaren atzean
zerbait badu erakartzen nauena.
Larruzko jaka eta txima luzeak
etxekoen amets gaiztoena.
Lokaleko lehiotik ikusi zaitut berriz...
fabriketako sirenek ez dute jo oraindik.
Hain polita gaur ere
begietan bi lore
nora zoazen, zoazen, zoazen,



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina